Errenteria
'Etorkisuneku 01', euskararen agertoki berriak proposatzen dituen erakusketaSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
'Etorkisuneku 01', euskararen agertoki berriak proposatzen dituen erakusketaBadalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak 'Etorkisuneku 01' izeneko erakusketa ireki zuen atzo. 'Etorkisuneku 01' erakusketak etorkizuneko euskararen agertoki berriak irudikatzeko artelanak biltzen ditu bertan eta ekainaren 15era bitarte bisitatu ahalko da, aldez aurretik hitzordua hartuta.
Hizkuntzaren iruditegi kolektiboa berritzen lagundu nahi duten hiru artelan eta soinu-instalazio baten bidez, etorkizuneko euskaradun gizartearen iruditeria aberasteko bokazioa du erakusketak. Sormen piezak prototipo gisa funtzionatzeko sortu dira, hau da, eszenario berriak proposatu eta horien inguruko eztabaida elikatu nahi dute.
Etorkisuneku sormen bekatik sortutako lanek datorren gizarteri buruzko gogeta bat egiten dute.
Nora Goyalde, Iraitz Mateo eta Naiara de la Puente dira 'Etorkisuneku 01' erakusketan parte hartu duten sortzaileak eta Etorkisuneku sormen bekaren irabazleak. Nerea Arrien idazlearen 'Itzultzeko eskubidea' fabulatik abiatuta, artista parte-hartzaileek metodologia espekulatiboak erabili dituzte eztabaidaren abiapuntu izan daitezkeen sormen prototipoak proposatzeko.
Nerea Arrienen 'Itzultzeko eskubidea' fabulak krisi klimatikoak eraginda, egungo ur mailatik gora irudikatzen du etorkizuna. Aintzane Gamiz, Marga Altolagirre, Mikele Arizkorreta eta Arkaitz Gartziandia aktoreen laguntzarekin soinu-instalazio gisa egokitu da erakusketarako, Haimar Olaskoaga teknikariaren gidaritzapean. Fabulan, Obabel izeneko hiri bertikalean, euskara 'mainstream' bihurtu da, gailu teknologikoek emozioak murriztu dituzte, eta gazteek hizkuntzak kontrolpean dituzten behin behineko itzultzaileen kontrako errebolta hasi dute, etorkizun heze, teknokratiko eta itogarriaren erdigunean.
Bide horretatik, Nora Goyalderen 'Isiltasun eskubidea' artelanak, hizkuntzaren etorkizuna irudikatzeko, ingurune zalapartatsuan kokatzea proposatzen du. Zarata ardatz, isiltasunaren etorkizun larriari begiratzen dio soinu, eskultura eta interaktibitatearen bitartez. Gizakiek sortzen dituzten soinu-hotsak, musikak eta zaratak aztertzen ditu gorputzarekin duten harremanari so eginda.
Naiara de la Puente eta José Miguel Baenaren 'Euskaldun elektronikoekin amets egiten duen akordeoiak' performanceak eta haren arrastoarekin sortutako instalazioak euskararen etorkizunari buruz hausnartzeko musika, dramaturgia eta inprobisazioa erabiltzen ditu.
Kultura eta arteak iruditegiak elikatu, aberastu, zabaldu eta hedatzeko duten gaitasunarekin esperimentatu dute, prozesuan sortutako musika idatzien edota aztarna artistikoen bidez galderak eta kezkak islatu ahal izateko.
Iraitz Mateok 2051. urtean kokatutako 'Kapsulak' artelanean etorkizuneko egunerokotasunean hizkuntzak izan ditzakeen erabilera anitz posibleak hausnartu ditu. Horretarako, ikuspegi zabal edo makroaren ordez, ohiko eta errutinazko ekintza xumeetan hizkuntza erabilera prototipoak irudikatu ditu.
Erakusketaren markoan ekintzen programa publikoa abiatuko du Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak. Helburua izango da, zientzia fikzioa ardatz eta erakusketa osatzen duten prototipoen laguntzarekin, euskararen agertoki berrien inguruan hausnartzea; iraganaz, orainaz eta etorkizunaz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.