

Secciones
Servicios
Destacamos
Euskara zaila izan daitekeen erronka bat da atzerritik datozen pertsona askorentzat. Hala, 2023ko urritik hona, Errenteria euskarara gerturatzeko metodologia berrien probaleku izan da. Eragile ezberdinen arteko lankidetzari esker, hala nola, Badalab, Soziolinguistika Klusterra, Koldo Kide guraso elkartea, Orereta Ikastola, Sos Arrazakeria, Familia Laguna programa eta Errenteriako Udala, proiektu berritzaile honek zenbait herrikide euskarara gerturatzeko modu berrietan trebatu ditu. Zehazki Uler Saioak izeneko metodologia baliatuta 12 herritarrek euskarara gerturatzeko modu berriak garatu dituzte lehenengo promozioan. Orain, beste 15 pertsona ere trebakuntza hau jasotzen ari dira dagoeneko Udal Euskaltegiaren eskutik.
Uler Saio hauek euskarara gerturatzeko beste modu bat eskaintzen dute, malguagoa, eta erdigunean euskararen ulermen gaitasuna trebatzea kokatzen duena. Horrela, denbora gutxian, 120 ordutan, euskara ulertzeko tresnak eskuratu ditzakete herritarrek, zeinak herri bizitzan parte hartzeko leiho eta aukera berriak zabaltzen dizkien, besteak beste. Formazioa hiru bloketan banatzen da.
Prozesua hau guztia errazteko, Izaro Arrutik «trebatzaile» lan bikaina egin du. Berarekin batera, Raul Perez, Oarsoaldeko AEKko irakaslea lanean aritu da. Perezek dioenez, «ezinbestekoa da euskaraz mantso hitz egitea». Bere hitzetan, «hau gertatzen ez baldin bada, komunikazioa hautsi egiten da irakasleen eta ikasleen artean». Hala, bere ustetan, «euskaldunok euskara erraza hitz egiteko esfortzua egin behar dugu atzerritarrei zailtasunak gutxitzeko».
Esperimentu honetan parte hartu zuten pertsonei dagokionez, Arrutik zenbait datu interesgarri aurkeztu zituen. Lehen promozioan, «30 hamar lagunek azaldu zuten parte hartzeko interesa, eta azkenean 12 egon dira. Hauetatik hamarrek bukatu dituzte ulersaioen hiru blokeak». Parte hartu dutenetatik «%89 emakumeak dira, %75 Euskal Herritik kanpo jaioak, eta %89k gaztelania dute ama hizkuntza». Arrazoi ezberdinak izan dira promozio honetan parte-hartzera bultzatu dituztenak. «Lanerako oso baliagarria izan daiteke, baina gure seme-alabei eskolako lanekin laguntzeko ere egiten dugu hau», aitortu zuten batzuek. Arrazoiak arrazoi, ikasle guztiek azpimarratu zuten euskara ikastea «ezinbestekoa» dela «bertako hizkuntza da eta».
Lehen promozio honetan parte hartu duten pertsonei «eskerrak» eman zizkieten Arrutik eta Perezek. «Zuek gabe ezinezkoa izango litzateke horrelako esperimentuak aurrera eramatea. Zuen esperientzia eta gero, gauzak hobetzeko aukera izango dugu hurrengo promozioetarako».
Goiatz Oiartzabalek, Badalabeko zuzendariak, prozesuaren eta laborategiaren helburua zein izan zen azpimarratu zuen. «Nahi duguna da jende gehiago euskarara hurbiltzea, hizkuntza ahalik eta gehien erabiltzeko». Horretarako prest daude, eta jada bigarren promozio bat martxan dago. 15 lagun dira, eta Udal Euskaltegian abiatu dira esperientzia berri honekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.