Errenteria
Euskararen Egunerako egitarau zabala aurkeztu du Udalak eragileekin bateraSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Euskararen Egunerako egitarau zabala aurkeztu du Udalak eragileekin bateraEuskararen Egunerako egitaraua aurkeztu du Errenteriako Udalak hainbat eragilerekin batera. Euskararen eguna abenduaren 3an den arren, ohi bezala, ekitaldi ugari antolatu dira azaroa eta abendua bitartean. Datorren larunbatean hasi eta abenduaren 14an amaituko dira jarduerak.
Horregatik, eta Errenteria euskararen erreferentzia-gune bihurtzeko asmoz, hainbat erakundek hartu zuten parte aurkezpenean. Udalean bertan hainbat sail aritu dira egitaraua osatzeko lanean. Udal Hizkuntza Politika, Udal Euskaltegia, Herri Arte Eskola, Artxibategia, Kultura eta Liburutegia.
Bestalde, eragile hauek ere izan dituzte lagun. Lau Haizetara, Xenpelar Bertso Eskola, AEK, Kantujira, Badalab, Oarsoaldeko Euskara Batzordea, Talaios koop, Niessen elkartea eta SOS arrazakeria. Guztiek elkarrekin egin dute lan Errenteria ari-gune dela erakusteko 'Errenterian argi gara' lelopean.
Jarduerak hilaren 23an hasiko dira 'Etorkizuna irudikatzeko saioa' bertso saioarekin. Iluntzeko 19:00etan izango da Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean.
Egun bat geroago, azaroaren 24an, jardunaldi bikaina biziko da Errenterian aurtengo egitarauak dakarrek berritasun nagusiarekin. Leire Mazizior hizkuntza politikako zinegotziak azaldu zuen moduan «euskara aisialdiarekin batzea ideia ona iruditu zitzaigun bertan espazio aproposa sortzen baita euskaraz egiteko». Hortaz, «kirol eraileekin jarri ginen harremanetan haien laguntza eskatzeko». Emaitza «oso positiboa espero dugu egun horretarako, 30 gazte talde baino gehiagok hartuko baitute parte ginkanan», azpimarratu zuen. Jolasak herriko zortzi plazatan burutuko dira, Gernika Plazan goizeko 10:00etan hasira.
Igandeko jarduera hau ez ezik, 12:30ean, udaletxeko arkupeetan Bertso Eskolako kideak, txistulariak eta Herri Arte Eskolako ikasleak ariko dira. Bestalde, Niessen Kulturgunean 19:00etan Metrokoadroka konpainiaren 'Artxibo biluzia' antzezlana ikusi ahal izango da.
Hilaren 27an, 'Interneteko eduki kontsumoa euskaraz' hitzaldia izango da 19:00etan, Torrekuan. Talaiosek antolatuta, sarean euskaraz nabigatzen ikasteko saio bat izango da.
Ginkanarekin batera Maziziorrek beste ekitaldi bat ere azpimarratu zuen, azaroaren 27an emango dena, Xare ekitaldia alegia. Berritasun bezala ere aurkeztu zuen jarduera hau.
Ekimen honen helburua «euskarazko kultura digitala sustatzea» dela azaldu zuen. Hala, Maziziorrek azpimarratu zuenez, «batxilergoko ikasleei zuzenduta dagoen plan bat da, hilaren 28an Lekuona Fabrikan emango dena».
Hilabetea modu ezin hobean bukatzeko, antolatzaileek herri bazkaria prestatu dute azaroaren 30erako. Bazkaria Merkatuzarrean izango da eta tiketak 18 eurotan daude salgai Arkaitza, Landare eta Lekuzarra tabernetan, AEK euskaltegian eta Lau Haizetaran.
Hau guztia gutxi balitz, urteko azken hilabetean are ekitaldi gehiago egongo direla aurreratu zuten antolatzaileek. Abenduaren lehen egunean Herriko Plazan kantaldia izango da 12:00etan Kantujira eta udal txistulariekin.
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, 'Kanpora sartzen' antzezlana izango da euskaltegietako ikasleentzat. Bestalde, 17:30etik 19:30era, 'Familiak euskaraz jolastu jarduera', ludoteketako 6-12 urte bitarteko gazte eta haien familiei zuzenduta.
Hurrengo egunean, abenduaren4an, Errenteria-Oreretako LGTBI+ memoriaren inguruko bildumaren aurkezpena izango da, 18:30etik 20:00etara, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean. Bestalde, trikitilariak, dultzaineroak eta bestelako musikari, dantzari eta kantariak ariko dira egun berean.
Azkenik, egitarauaren amaiera abenduaren 14an izango da. 11:30ean ipuin kontaketa izango da Lekuona Fabrikan, alde batetik, eta bestetik, Bulegoren kon-tzertua 20:00etan Lekuona Fabrikan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.