Borrar
Hilaren 26an antolatu den Sagardo Egunean Foru plazan egingo da txotxa musika, dantza eta bertsolariak izango direlarik.
Giro onenaz beteko da Errenteria Sagardo Egunaren XXXVII. jaiarekin hilaren 26an
Errenteria

Giro onenaz beteko da Errenteria Sagardo Egunaren XXXVII. jaiarekin hilaren 26an

Aurkezpenean jardunaldiaren xehetasunak ez ezik Gurenda Erkizia eta Angel Utxa omenduak izan ziren bere lanagatik

Martin Sansinenea

Errenteria

Martes, 15 de abril 2025, 17:48

Udaberriaz gain, apirilean sagardoa da protagonista nagusia. Hala izango da berriro ere Errenterian, Sagardo Egunaren XXXVII. edizioarekin. Hilaren 26an izango da ospakizuna, eta berriro ere «egun zoragarria izango da», aitortu dute antola-tzaileek.

Zentzu honetan azpimarratu zuten bezala, «zin egiten dizuegu usadioak batuko gaituela, beste behin ere, herriko kale eta plazetara: euskal giroaz eta sagardoaz gozatzera». Hau guztia egunaren hasieratik egiteko aukera izango da. «Tradizioari eutsiko diogu lehen ordutik, idiek garraiatuko baitute sagardo-kupela herriko kaleetan zehar, horrelaxe egiten baitzuten euskal sagardogileak antzina», aitortu dute antolatzaileek.

Bestalde, usadioa mantenduko da eta eguerdiko 12:00etan Foru plazan egingo da 2025eko lehen txotxa. Hau guztia kale animazioarekin batera egingo da, dul-tzainero, trikitilari, txistulari, dantzari, txalapartari eta bertsolariekin.

Arratsaldeko txotxa

Sagardo Eguna eguerdian hasten den arren, denek dakiten bezala egun osoan zehar luzatzen den jaia da. Horregatik, arratsaldean, ohiko txotxa egingo da, 18:00etan, Zumardian. Bertan dastatu ahal izango da Euskal Herriko makina bat sagardogileren azken urteko uzta.

Horretaz gain, ezin bestekoa izango da sagardoa janariarekin laguntzea. Horretarako, Eusko Labelen eskutik, txahala erreko da, baita hau jateko aukera egon ere. Gainera, zenbait talogile postu egongo dira presente egun osoan zehar. Eta, jakina, kale animazioak jarraituko du herria girotzen.

Hau ez ezik, aipatzekoa da edalontzia erostearekin batera, leporako zapia, pintxoa jateko tiketa, eta Donostia sagardotegian bazkaldu ahal izateko zozketaren txartela jasoko dutela sagardozaleek.

Euskaldunon eguna

«Euskaldunon ohiturari, azturari, usadioari, tradizioari heldu diogu eguna antolatzeko», azpimarratu zuten antolatzaileek Sagardo Egunaren aurkezpenean. Horregatik, «zerk egiten gaitu euskaldun?» galdetu zuten. Erantzuna zuzena izan zen, «hizkun-tzak, euskarak». Horregatik, «izan dadila usadio, ohitura, aztura gure arteko harremana; euskaraz, noski», aitortu zuten.

Euskara ez ezik, beste elementu bat ezinbestekoa dela azpimarratu dute antolatzaileek, errespetua hain zuzen. «Halaber, jakinarazi nahi dizuegu ez dugula inongo eraso sexistarik onartuko, ezta apirilaren 26an ere». Era berean, «ohartarazi nahi dizuegu errespetua dela gure ardatza, lanean ari denarekiko errespetua, baita elkarrenganako zaintza ere».

Hain jardunaldi garrantzitsua aurkezteaz gain, horrelako jardunaldi bat aurrera ateratzeko funtsezkoak diren pertsona horiei omenaldi txiki bat egiteko aprobetxatu zen unea.

Gurenda Erkizia eta Angel Utxari izan ziren ere protagonistak. Utxariren kasuan, «zuk bil-tzen dituzu elkarte gastronomikoak, zuk eskaintzen duzu elkartea, zuk ahalbidetzen duzu gure elkarlana... ez duzu galdu indar eta grina hori, irribarre hori. Eta, mesedez, ez dezazula galdu», aitortu zuten antolatzaileek.

Erkiziarentzako hitzak ere egon ziren. «Gurean, isilean eta ezkutuan lan egiten duzun horietakoa bazara ere, Orereta herriari honakoa jakinarazi nahi diogu: Sagardo Eguna ez litzateke ezer zure presentziarik gabe».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro onenaz beteko da Errenteria Sagardo Egunaren XXXVII. jaiarekin hilaren 26an