
Errenteria
'Imanol lau haizetara' ikuskizuna, igande honetan Lekuona FabrikanSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
'Imanol lau haizetara' ikuskizuna, igande honetan Lekuona FabrikanIkuskizun handia prestatu dute igande honetarako Landarbaso eta Kontari abesbatzek. 'Imanol lau haizetara' izenburupeko kontzertua emango dute Lekuona Fabrikan, 20:00etan hasita. Imanol Lartzabal abeslariaren kantutegian oinarritutako saioa izango da, hainbat gonbidaturekin. Gainera, EITBk emanaldiaren grabazioa egingo du, aurrerago emititzeko. Sarrerek 10 euroko prezioa dute, eta Errenteriako Udalaren sarrera salmenta zerbitzuaren bidez, nahiz Lekuonan bertan eros daitezke.
Landarbasoren zuzendari Iñaki Tolaretxipi izanen da, eta Kontariko gaztetxoen gidari Maddalen Dorronsoro; azken abesbatza horren bakarlari bezala Anne Barron ariko da. Imanolen abestien moldaketak Joxan Goikoetxeak egin ditu. Oholtzan, ordea, ez dira bakarrik izango herriko bi abesbatzetako kideak. Izan ere, Leire Martinezek ere ekarpena egingo dio ikuskizunari, eta musikari entzutetsuak ere hartuko ditu Lekuonak, tartean direlarik Joxan Goikoetxea bera, Txema Garces, Iosune Marin eta Roberto Pacheco.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.