Ver 30 fotos
Errenteria
Mozorroak, kalabazak eta giro ezin hobea Errenteriako Gau Beltza ospatzekoVer 30 fotos
Errenteria
Mozorroak, kalabazak eta giro ezin hobea Errenteriako Gau Beltza ospatzekoErrenteria
Jueves, 31 de octubre 2024, 20:47
Atzoko ilunabarrena berezia izan zen Errenterian. Mamuak, eskeletoak, kalabazak eta era guztietako mozorroak herriko kaleak bete zituzten Gau Beltza ospatzeko. Haurrek eta helduek beldurra ematen zuten mozorroen atzean ezkutatu zituzten beren aurpegiak. Haiekin batera, karroza batzuek herriko kulturaren parte den gaua girotu zuten.
Publicidad
Gaua ... Kalabazaren Bidearekin asi zen 19:30ean Santa Klara kaletik abiatuz. Bertatik, herriko hainbat karriketatik pasa ostean, ordubete ingururen buruan, Agirre Lehendakariaren plazan amaitu zen sorpresaz betetako bidea. Herritik igarotzen zihoala musika, dantzak eta beldurra zabaldu ziren. Hala ere, Gau Beltza bazen ere, giro ezin hobea sortu zen.
Horren adibide izan zen Herriko Plazan bizi izandakoa, ehunka pertsona eskeletoak, mamuak eta kalabazak igarotzeko zain baitzeuden. Hara iritsitakoan, keak eta musikak plaza zeharkatu zuten, eta oso une polita sortu zen. Abestiak abestu ziren eta baita dantzatu ere.
Handik, Agirre Lehendakariaren plazara joan ziren denak, ibilbidea amaitzea aurreikusita zegoen lekura. Bertan, jaia zezensuzkoarekin amaitu zen, non txikienek asko gozatu zuten. Horrekin batera, beldurrak erre ziren Beldurren Eltzean eta kalabaza pastelak jan zituzten.
Publicidad
Orereta Ikastolarekin batera, hainbat eragile parte hartu zuten ospakizunean. Lau Haizetara euskaltzaleon topagunea, Amulleta danbor kofradia, Ereintza dantza-taldea, Herri Arte Eskola, Urdaburu Mendizale Elkartea, Xenpelar AEK euskaltegia eta Gaztañoko auzo elkartea alegia.
Berriro ere ospakizun hau arrakastatsua izan zen. Parte-hartzea zoragarria izan zen eta herriak oso ondo erantzun zuen. Izan ere, ibilbide hau ikusi zuen bizilagun oro gelditu egin zen hura miresteko eta zeuden mozorroak ikusteko. Ideia hori Orereta Ikastolak egiten du 2019tik, eta gogorarazten digu bertan ahaztu behar ez diren ospakizunak eta tradizioak ditugula.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.