Borrar
Ordezkariak programaren aurkezpenean, Errenteria Crossfit lokalean.
'Mugitu gorputza, indartu hizkuntza!' programak gimnasioan euskara sustazea izango du helburu

Errenteria

'Mugitu gorputza, indartu hizkuntza!' programak gimnasioan euskara sustazea izango du helburu

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak hizkuntzaren aldeko egitasmoak egin izan ditu 29 urtez sektore ekonomiko ezberdinekin

Martin Sansinenea

Errenteria

Martes, 25 de marzo 2025, 20:04

Euskararen erabilera sustatzeko programa aurkeztu berri du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Errenterian. 29 urtez antolatu duten egitasmoak merkataritzan eta ostalaritzan euskararen sustapena du helburu nagusi.

Hala ere, hamabost urtetik hona, merkataritza sektore ezberdinekin egin dute lan, eta aurten, gimnasioak eta oro har gorputza zaintzeko establezimenduak izango dira egitasmoko protagonista nagusiak.

Leire Mazizior, Aiako Harria Gaztelumendi, Iker Salaberria eta Laura Rék, Errenteriako, Oiartzungo, Lezoko eta Pasaiako euskara zinegotziek, eta Ignacio Rodriguez Errenteria Crossfit lokaleko arduradunak eta Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak egin dute agerraldia Errenteria Crossfit Gimnasioan.

«Azaroaren 3tik 17ra, gimansioetan euskaraz egiten duten erabiltzaileei ur botila tolesgarri bat banatuko diete»

Mazizidor izan zen hitza hartu zuen lehena. «Urtero gremio ezberdinak aukeratzen ditugu euskararen aldeko lanketa egiteko», azpimarratu zuen. Hori lortzeko, hiru ekimen prestatu dituzte.

«Lehenik eta behin, sektoreko hiztegia banatuko diegu eztablezimenduei; bestetik, giza gorputzaren atalak nola diren erakusten duen A2 neurriko posterrak banatuko ditugu, eta, azkenik, azaroaren 3tik 17ra, gimansioetan euskaraz egiten duten erabiltzaileei ur botila tolesgarri bat banatuko diete», azaldu zuen Aiako Harria Gaztelumendi, Oiartzungo euskara zinegotziak.

Zentzu honetan, Lezoko euskara zinegotziak, Iker Salaberriak, egitasmoaren prestakuntzaren gakoak azaldu zituen: «Otsailetik hilaren 21era arte Udaleko teknikariak sektoreko establezimenduekin hitz egin dugu 'Mugitu gorputza, indartu hizkuntza!' leloa duen egitasmoan parte har dezaten animatzeko».

Ikusaraztea ezinbestekoa

Parte hartu duten eztablezimenduei dagokienez, Salaberriak azaldu bezala, «34 dira parte hartzeko interesa adierazi duten lokalak». Gainera, zinegotziak «hizkuntza paisaiak» duen garrantzia azpimarratu zuen agerraldian. «Edozein lekutan sartzen garenean ikusten ditugun kartelek, idatziek eta jendeari ematen diogun informazioak hizkuntzak duen garrantzia adierazten du, eta bertan ematen zaion erabilpena ere. Euskara «ikusaraztea ezinbestekoa da hortaz», azpimarratu zuen.

Azkenik, gimnasioen arduradunei zuzendu zaie Maika Martin. «Ekintza honekin bat egin dezaten animatzen ditugu», azaldu zuen. Gainera,azpimarratu zuenez, «lau udalek haien laguntza eskaintzeko prest daude euskararen erabilpena errazteko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Mugitu gorputza, indartu hizkuntza!' programak gimnasioan euskara sustazea izango du helburu