
Errenteria
«Norbanakoen artean ez ezik, eragile eta enpresen arloan ere ezinbestekoa da euskara erabiltzea»Secciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
«Norbanakoen artean ez ezik, eragile eta enpresen arloan ere ezinbestekoa da euskara erabiltzea»Gutxi falta da Euskaraldiaren edizio berri bat hasteko. Laugarren honetan berriro ere hizkuntza ohiturak aldatzeko hamaika eguneko praktika proposatuko du ekimenak.
Maiatzaren 15tik 25era, Errenteria euskaraz biziko den herri bat izango da. Aurrekoetan ez bezala, berritasuna izan da data hauek hautatzea antolakuntzatik. Azaldu zuten bezala, «negutik udaberrira pasatzea erabaki dugu». Horrekin, «eguraldi onarekin kalea gehiago hartzen dugu eta harreman sozialak areagotuko ditugu». Zentzu honetan, aurtengo leloa 'Elkar mugituz egingo dugu' izango da.
Bestalde, Naroa Iturri kazetaria eta Errenteriko Euskaraldiko antolatzaileek azpimarratu zuten «norbanakoen artean eta herriko elkarte, eragile eta enpresen arloan ere ezinbestekoa da gure hizkuntza erabiltzea». Zentzu honetan, «norbanako hiztunik gabe ez dago hizkuntza», Iturrik azpimarratu zuenez.
Udaberrian antolatuko bada ere, gauza batzuk ez dira aldatuko Euskaraldian. Gogoak ez ezik, aurkezpenean azaldu zuten ahobiziaren eta belarriprestaren figurak bueltan egongo direla. Bestalde, eta berritasun bezala, edizio honetan beste txapa bat izango da eskuragarri. «Euskaraldia hikan ere parte hartuko du, hikaren erabilera sustatzeko, horretarako, honekin ausartzen direnei txapan 'H' pegatina gehituko zaie», aitortu zuten antolatzaileek.
Ekitaldian, Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu zen ere. Bertan, euskararen erabilarentzako egiten zuten ekarpenak aurkeztu zituzten. Kiroletako, kulturako eta beste arloetako pertsonak izan ziren hautatuak. Fadoua El Machour, Marokotik etorria, euskara gaztelania baino lehen ikasi zuen gaztea, Unai Nieto Ereintza Izarrak taldekoa, Garazi Beloki, aktore, dantzari eta modeloa, Xixilio Maritxalar, Naroa Iturri kazetaria, Aitor Majada musikaria, Eneko Gil dantzari eta koreografoa, Haizea Zurigel ikaslea, Nayeli Rivadeneyra, Lapur- diko Pizzen jabea, Nerea Lizeaga Oarso Boleibol Taldeko lehendakaria eta Nere Mujika, euskalgintzako militante ohia osatu zuten hamaikakoa.
Hala ere, edonor dago gonbidatua euskaraldian parte hartzeko. Horregatik, 16 urtetik gorako norbanako gisa izena emateko aukera ere jada zabalik dago. Euskaraldian izena emateko izenematea.euskaraldia.eus webgunean sartu eta galdetegi laburra bete beharko da, ahobizi edo belarriprest rolean parte hartuko den erabakiz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.