Errenteria
Olentzerok eta Mari Domingik hilaren 23an jasoko dituzte haurren gutunakErrenteria
Olentzerok eta Mari Domingik hilaren 23an jasoko dituzte haurren gutunakErrenteria
Jueves, 19 de diciembre 2024, 20:28
Orain dela 23 urte sortu zen ohitura aurten ere errepikatuko da Errenterian Lau Haizetara elkartearen eskutik. Abenduraren 23an Olentzero eta Mari Domingi herrira gerturatuko dira haurren gutunak jasotzera. Txikientzako une magikoa. Izan ere, gauza gutxik egiten dute Olentzerori gutuna ematea baino ilusio handiagoa, haurren ametsak errealitate bihurtzen dituen pertsona baita.
Publicidad
Arratsaldeko 17:00etan iritsiko dira Maddalen ermitara eta bertan ongi etorriak izango dira, harrera egingo baitiete arte eskola eta bertso eskolako ikasleek. Jarraian komitiba hasi eta herritik zehar ibiliko dira, joaldunez, trikitilariez, txistulariez eta bestelako lagunez lagunduta.
18:30 inguru Herriko plazara iritsiko dira umeen lagunak eta bertan bertsoz eta dantzaz girotuta hasiko da gutun ematea. Bitarte horretan, AEKko lagunek gaztainerrea prestatuko dute, eta eskutitza Olentzero eta Mari Domingiri eman eta gero gaztainak dastatzeko aukera izango dute bertatik pasatzen diren haurrek.
Hala ere, 23 urtetan gauza asko aldatu dira herrian. Lehenik eta behin, jaiotza-tasaren beherakada nabarmentzen da. «Hamar urteren buruan, 0-8 urte bitarteko adin tartean 4.000 ume izatetik 1.500 inguru izatera pasa baita herria», aitortzen dute antolatzileek. Datu hauek ezustekoan utzi du Olentzero.
Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera gure tradizioetako bat da. Horregatik, antolakuntzak azken urteotan euskararen erabilera sustatzeko ahaleginak egin ditu. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere mezu bat prestatu da: 'Oparirik politena, erabiltzen duzun euskara'.
Publicidad
Izan ere, erakundetik nabarmendu dutenez, «ezin dugu ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena, eta haurrei hori gogoratzea eta transmititzea ezinbestekoa dugu».
Bestalde, aldaketak egongo direla aitortu dute. «Belaunaldi-errelebo naturala jazo da lantaldean eta horrek zenbait figura-aldaketa eragin ditu», azpimarratzen dute. «Bertara geruratzen diren guztiek jakin behar dute urte luzez gurdi gainean herrira jaitsi diren horiek gaztetu egingo direla aurtengo edizioan».
Belaunaldi-aldaketa, jaitsiera urteetan luzatzea helburu duena. Alde horretatik, inozentziak, ilusioak, maitasuna, pozak, urduritasunak, berotasuna, kezkak, miresmena, nahiak, ametsak... ikus daitezke Olentzero eta Mari Domingi agurtzera hurbiltzen diren txiki horien guztien aurpegietan, eta hori «mantentzeko helburuarekin egiten dugu aldaketa».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.