Errenteria
Orereta Ikastolak urtarrilaren 24an inauguratuko du Lino BerriaSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Orereta Ikastolak urtarrilaren 24an inauguratuko du Lino BerriaSanta Klara kaleko Lino eraikina berritzen aritu da Orereta Ikastola 2024ko ekainetik abendura bitartean; hala, 2019an Esmalterian hasitako bideari amaiera eman eta Haur Hezkuntzako edifizio eta espazio guztiak hezkuntza-beharretara egokitu eta haien mesedetara jar-tzeko asmoz. Espazioak hezkun-tza-beharren mesedetara jar-tzeko egin zuten azterketa eta hausnarketa prozesuaren ostean, Lino eraikina berritu dute. Hala, Haur Hez-kuntzako ziklo guztia eraberritua eta haurren garapen-beharretara egokitua du Orereta Ikastolak 2025eko urtarriletik. «Espazioak hezkuntza-beharretarako egokituak, eta ez hezkun-tza-beharrak espazioek baldin-tzatuak», adierazi dute ikastetxearen arduradunek.
Halaber, gogorarazi dute Orereta Ikastolako Haur Hezkuntzako proiektu pedagogikoaren oinarriak haurren ongizatea eta konfiantza direla; eta haien autonomia, berriz, helburua.
Urtarrilaren 24an, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, Lino Berriari behar bezalako ongietorria egin eta hala nahi duen herrikide orok ezagutzeko aukera izan dezan, inaugurazioa egin da. Atsegin handiz gonbidatu nahi ditu Orereta Ikastolak herritar guztiak bertara.
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara artekoa izango da hi-tzordua. 18:00etatik 20:00etara, nor bere kabuz eraikina ikusi eta ezagutzeko aukera egongo da; 18:15ean, obra gidatu duen arkitektoaren hitzaldia: 19:00etatik 19:30era, Pirata garrapataren abenturak antzezlana (Patata Tropikala konpainia); eta 19:30etik 20:00etara, mokadua (Ikastolaren Añabitarteko sukaldean prestatua).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.