Borrar
Madalena basilikan eskainiko duten kotzertuarekin emango diote hasiera.
XIII. Errenteria Otxote Topaketa igandean izango da, Niessen elkarteak antolatuta

Errenteria

XIII. Errenteria Otxote Topaketa igandean izango da, Niessen elkarteak antolatuta

Iker Castaño

Errenteria

Jueves, 23 de mayo 2024, 20:43

Niessen elkarteak antolatuta, igandean, hilak 26, XIII. Errenteriako Otxote Topaketa izango da. Bost izango dira egitarauan parte hartuko duten otxoteak: Bilboko Deustoarrak, Donostiako Easo, Iruñeako Voces Graves, Zaragozako Enchiriadis eta Errenteriako Karnaba.

Topaketari Madalena basilikan eskainiko duten kotzertuarekin emango diote hasiera 12:00etan. Sarrera doakoa izango da. Amaitutakoan, 13:30ean, tabernaz taberna ibilbidea egingo dute trikitixa doinuekin lagunduta. Gamon 14, Maite, Leku Zaharra, Sindikato eta Bixigarri Gastroteka izango dira taberna horiek.

Niessen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie «Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteari, Fomento Cultural Elkarteari eta topaketaren antolaketarako kolaboratzaile izan direnei» eta aipamen berezia egin nahi izan diote Luis García Sesmari aurtengo edizioko kartelean erabilitako irudiaren egileari. Era berean, elkarteak programaz gozatzeko deia egin die herritarrei.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XIII. Errenteria Otxote Topaketa igandean izango da, Niessen elkarteak antolatuta