Aiton Bordan egindako azken eztabaida foroa.

Lezo

Ainton Bordak Euskaragarri ekimenaren parte hartze prozesuari amaiera eman dio

Jueves, 31 de octubre 2024, 20:05

Joan den astelehenean egin zen Lezo Euskaragarri prozesuko azken eztabaida foroa, Aiton Bordako lagunen parte-hartzearekin. Bertaratuek, euskaldunok jasandako jazarpenaren eta bazterkeriaren kontakizun mingarriak eskaini zizkiguten, baina baita etorkizunean euskaraz bizitzeko gogo eta ilusioa biziarenak ere.

Publicidad

Saio honekin, Lezo Euskaragarri ekimeneko parte-hartze prozesuari amaiera eman zaio. Udalak zein herritarrek bultzatutako ekimen honetan, herriko hainbat eragilek parte hartu dute: gazteek, gurasoek, ikastetxeek, aisialdi eta kirol taldeek, merkatariek, jubilatuek, kultur eragileek... Eskerrak luzatu nahi zaizkie guztiei, ekarpen eta iradokizunek euskararen aldeko etorkizuneko proiektuak definitzen lagunduko baitute. Hurrengo pausoa izango da proposamen guztiak bildu eta Lezo euskaldunagoa lortzeko ekintza zehatzak definitzea, ondoren herritarren aurrean aurkezteko. Udalak laster plazaratutako du euskararen normalizazioa bultzatzeko eta hizkuntza eskubideak bermatzeko ekarpen guztien emaitza bilduko duen Euskaragarri plan estrategikoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad