Lezo
Donosti Cup-eko partidak Plazeta futbol zelaianLezo
Donosti Cup-eko partidak Plazeta futbol zelaianAstearte honetatik hasita larunbatera bitartean, Plazeta futbol zelaian Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketako partidak jokatuko dira, guztira, 45. Hala adierazi du Lezoko Udalak bere web orriaren bidez.
Publicidad
Astelehenetik ostegunera, egunero zortzi partida jokatuko dira; lehena, goizeko 10:00etan hasiko da, eta, azkena, 18:45ean. Bata bestearen atzetik jokatuko dira, eguerdiko atsedenaldikoa salbu (14:15etik 15:30era ez da partidarik izango). Partida hauek guztiak sailkapen fasekoak izango dira, «eta Euskal Herriko taldeez gain, Kataluniako, Madrilgo, AEBetako, Frantziako edota Mexikoko taldeen bisita jasoko dugu».
Ostiralean eta larunbatean, berriz, kanporaketa fase ezberdinetako partidak jokatuko dira. Ostiralean, hamar partida; goizeko 9:00etan hasiko da lehenena eta 19:30ean azkena (14:00etan ez da partidarik jokatuko). Larunbatean beste bost partida jokatuko dira, goizeko 9:00etan hasita, bata bestearen segidan.
Partida horien guztien artean bi nabarmendu behar dira, hain zuzen, etxeko taldeko kadete neskenak. Allerruko neskek bi partida jokatuko dituzte etxean: lehena, asteartean, goizeko 10:00etan, Kataluniako Futfem Talents Academyren aurka; bigarrena, berriz, asteazkenean izango da, 16:30ean, AEBetako Seacost United A taldearen aurka.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.