![Gezalak Go!azen en denboraldi berriaren aurrestreinaldia hartuko du](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/28/Lezo%2025.jpg)
Lezo
Gezalak Go!azen en denboraldi berriaren aurrestreinaldia hartuko duSecciones
Servicios
Destacamos
Lezo
Gezalak Go!azen en denboraldi berriaren aurrestreinaldia hartuko duLezoko Udalak lagunduta, «azaroaren 1ean Gezala zinema aretoan Go!azen telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia izango dugu». Hala jakinarazi du Udalak prentsa-ohar baten bidez. Aurten ere, Garazi, Gontzal, Saioa, Luken, Aner, Bosko eta Maitane pertsonaia ezagunak izango dira bertan, baina baita Izar, Joritz, Alaia, Manex, Oihane eta Leire bezalako pertsonaia berriak ere.
Basakabin kokatuko dira maitasun, adiskidetasun, liskar eta umorez beteriko abenturak, euskal abesti onenekin lagunduta. UEMAk eta ETBk egindako hitzarmenari esker, eta Lezo UEMA herria izanik, lehen kapituluaren aurrestreinaldia Lezoko ikusleei eskaintzeko aukera izan da. Gonbidapenak eskuragai daude sarrerak.lezo.eus webgunean. «Ez galdu aukera eta izan lehena Go!azen-en gertatuko diren abentura berriak ikusten!», adierazi dute Udaletik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.