Goa!zen telesaieko kideak.

Lezo

Gezalak Go!azen en denboraldi berriaren aurrestreinaldia hartuko du

Lunes, 28 de octubre 2024, 19:04

Lezoko Udalak lagunduta, «azaroaren 1ean Gezala zinema aretoan Go!azen telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia izango dugu». Hala jakinarazi du Udalak prentsa-ohar baten bidez. Aurten ere, Garazi, Gontzal, Saioa, Luken, Aner, Bosko eta Maitane pertsonaia ezagunak izango dira bertan, baina baita Izar, Joritz, Alaia, Manex, Oihane eta Leire bezalako pertsonaia berriak ere.

Publicidad

Basakabin kokatuko dira maitasun, adiskidetasun, liskar eta umorez beteriko abenturak, euskal abesti onenekin lagunduta. UEMAk eta ETBk egindako hitzarmenari esker, eta Lezo UEMA herria izanik, lehen kapituluaren aurrestreinaldia Lezoko ikusleei eskaintzeko aukera izan da. Gonbidapenak eskuragai daude sarrerak.lezo.eus webgunean. «Ez galdu aukera eta izan lehena Go!azen-en gertatuko diren abentura berriak ikusten!», adierazi dute Udaletik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad