Lezo
Haurrak eta nagusiak nahastua daudenean egiten da euskara gehien LezonLezo
Haurrak eta nagusiak nahastua daudenean egiten da euskara gehien LezonA. MARIEZKURRENA
Lezo.
Miércoles, 27 de marzo 2024, 20:30
Soziolinguistika Klusterrak 2023ko udazkenean Lezoko kaleetan hizkuntzen erabilera neurtu zuen. Ondorio desberdinaka tera daitezke kale neurtketa horrek inguruan eta hauen berri emateko Mikel Arrutik, Lezoko alkateak, eta Iker Salaberriak, euskara zinegotziak, agerraldia egin zuten atzo. Gainera, Lezo Euskaragarri prozesuaren baitan, apirilaren 9ko Iñaki Iurrebasoren hitzaldia izango dela iragarri zuten.
Publicidad
Iker Salaberria, euskara zinegotziak, ikerketaren inguruko hainbat datu azaldu zituen. Azpimarratu zuenez «Esan behar dugu, datuek erakusten duten bilakaerak kezkarako arrazoiak sortu dizkigutela. Euskararen kale erabilera %29,1ean kokatu da azkeneko neurketa honetan, eta hori azken hogei urteotako datu baxuenetako bat da. Azken urteotan erdararen erabilera indartzen ari da, euskararen kaltetan».
Zinegotziak azaldu zuenez, joera hori nahikoa orokorra da Lezoren antzeko beste herri askotan ere, eta beraz, herriko faktoreez gain, euskararen erabileran eragiten duten faktore orokorretan ere jarri behar da arreta. Zen-tzu horretan, gaur egungo hiz-kuntza-politika ahulak, bizi dugun oldarraldi juridiko, politiko eta ideologikoa, ikus-entzunez-koen eragina... aipatu zituen.
Beste datu bat ere eman zuen: «Adin taldeen arteko elkarrizketei begiratzen badiegu, haurrak eta nagusiak nahastua daudenean egiten da euskara gehien (elkarrizketen %47). Ondotik haurren artean (%34), eta azken datu horrek, gainera, joera gorakorra izan du azken urtekotan (2016an %22,4). Aldiz, helduen artean egiten da euskara gutxien (%18,1). Azken adin tarte honen baitan, ordea, alde nabariak daude. Heldu nagusien (45-64 urte) artean kale erabilera %15,9ko den bitartean, heldu gazteen artean (25-44), datu hori %28,4ra arte igotzen da».
Euskara zinegotziaren esanetan, datu horietatik, bi ondorio, behintzat atera litezke: «Batetik, argi erakusten du gurasoek euren seme-alabei euskara transmititzeko eta eurekin euskaraz egiteko egiten duten ahalegina. Guraso horietako asko, datuen arabera, erdaraz errazago edo erosoago moldatzen diren arren, euskaraz hitz egiten diete seme-alabei. Bestetik, ordea, azken urteotako hainbat azterketetan ikusi den bezala, belaunaldi horiek adinean gora egin ahala, berehala ohartzen dira euren gurasoen, eta oro har, helduen arteko ohiko jarduna erdaraz garatzen dela. Beraz jokabide bikoitz horrek (haurrekin euskaraz eta helduen arten gazteleraz), hizkuntza transmisioaren ikuspegitik eraginkortasun mugatua du, gazteek helduaroko hizkuntza ohikoena, nagusia, erdara dela berehala ikasten baitute».
Publicidad
Mikel Arruti alkateak aipatu zuenez, «kale neurketaren datu guztiak jasotzen dituen txostena Udalaren webgunean eskuragarri dagoela jada, eta bertan ikusi ahal izango dituztela aipatuta datuak, eta beste hainbat datu interesgarri».
Horrekin batera, gogorarazi zuen «legegintzaldiko erronka nagusietako bat dela euskararen kale erabilera datuak hobetzea, eta horri erantzunez, martxan jarri berri dela Lezo Euskaragarri prozesua. Prozesu horren baitan, Udalgintzatik eta herrigintzatik euskararen normalizazioa bultza-tzeko ahaleginak bateratu eta norabide berean kokatu nahi dira».
Publicidad
Bide horretan, gainera, aipatutako azterketaren irakurketa egiten laguntzeko, eta gaur egungo euskarari buruzko datuek erakusten diguten egoeraren irakurketa zorrotza egiten laguntzeko, apirilaren 9an, asteartea, Iñaki Iurrebaso UEMAko adituaren hitzaldia antolatu dela gogorarazi zuen alkateak.
Amaitzeko, alkateak herritar eta eragileak prozesuan parte hartzera animatu nahi izan zituen. «Lezo euskaragarria dela uste dugu. Euskara lezoar guztiei eskuragarri jarri nahi diegu, eta Lezo berriro euskaldun izatea lor-tzeko ametsa dugu. Horregatik, herritar eta eragile guztiak animatu nahi ditut prozesu hau elkarrekin garatzea, euskararen ezagutza lezoar guztion artean zabaldu eta euskara eroso erabiltzeko espazioak sortu, garatu eta elkarlotzeko bidea marraztuz».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.