Lezo
Maren Galvez lezoarra garaile Azkoitiko Andramari jaietako dantza txapelketanSecciones
Servicios
Destacamos
Lezo
Maren Galvez lezoarra garaile Azkoitiko Andramari jaietako dantza txapelketanS.U.
Lezo.
Martes, 20 de agosto 2024, 19:39
Azkoitian ospatu berri dituzten Andramari jaien barruan, Dantzari Bikote Helduen Txapelketa burutu zen larunbatean. Guztira zazpi bikotek hartu zuten parte eta Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak jaso zuten lehenengo saria. Bigarrena, Katerin Artola eta Iker Belintxon bikotearentzat izan zen, Oiartzun eta Lezotik hurbildu ziren dantzarientzat, hain zuzen.
Hirugarren saria Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek etxeratu zuten. Oholtza gainean izan ziren, halaber, beste hiru bikote azpeitiar: Jone Arriaran eta German Aranburu, Elaia Elorza eta June Elorza, eta Jare Labaka eta June Izagirre. Zestoako Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla bikoteak osatu zuten zerrenda.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.