Azkoitiko Dantzari Bikote Helduen Txapelketan parte hartu zuten bikoteak. AZKOITIKO UDALA

Lezo

Maren Galvez lezoarra garaile Azkoitiko Andramari jaietako dantza txapelketan

Gorka Granado sopelarrarekin batera eskuratu zuen garaipena; Iker Belintxon eta Katerin Artola bigarren izan ziren

S.U.

Lezo.

Martes, 20 de agosto 2024, 19:39

Azkoitian ospatu berri dituzten Andramari jaien barruan, Dantzari Bikote Helduen Txapelketa burutu zen larunbatean. Guztira zazpi bikotek hartu zuten parte eta Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak jaso zuten lehenengo saria. Bigarrena, Katerin Artola eta Iker Belintxon bikotearentzat izan zen, Oiartzun eta Lezotik hurbildu ziren dantzarientzat, hain zuzen.

Publicidad

Hirugarren saria Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek etxeratu zuten. Oholtza gainean izan ziren, halaber, beste hiru bikote azpeitiar: Jone Arriaran eta German Aranburu, Elaia Elorza eta June Elorza, eta Jare Labaka eta June Izagirre. Zestoako Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla bikoteak osatu zuten zerrenda.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad