Borrar
Engracia Agredas bere iloba eta udal ordazkierkin Petra Lekuona egoitzan.
100 urte bete ditu Engracia Agredas de Miguelek

Oiartzun

100 urte bete ditu Engracia Agredas de Miguelek

E. B.

Oiartzun.

Martes, 16 de abril 2024, 20:39

Engracia Agredas de Miguelek 100 urte bete zituen atzo. Jaiotzez errioxarra, oso txikia zela etorri zen Oiartzunera eta plaza inguruan bizitu da beti, San Juan eta Mendiburu kaleetan. Ongi ezagutzen ditu bertako kontuak.

Bere ilobak kontazen duenez 100 urtera iristeko sekretua: gutxi eskatu behar omen da, asko eskatuta ez delako deus iristen. Hori esaten omen zuen Engraciak beti. 23 urte daramatza Petra Lekuona egoitzan. Festa polita antolatu diote bertan, 100 zenbaki duen globoak, musika, zoriontzeko banda soinean jarrita eta hamaiketako goxoa egin dute, xanpain eta guzti.

Bazkal ordurako tarta ere prest zuten. Joana Mendiburu alkatearen eta Olaia Lasa ongizate zinegotziaren bisita izan du eta oiar-tzuar denen izenean lore-sorta oparitu diote. Datorren urtean berriz elkar ikustekotan geratu dira. Urte askotarako, Engracia!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 100 urte bete ditu Engracia Agredas de Miguelek