Oiartzun
137 pertsonek parte hartuko dute Altzibarko etxe tasatuen zozketanSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
137 pertsonek parte hartuko dute Altzibarko etxe tasatuen zozketanE. V.
oiartzun.
Sábado, 1 de junio 2024, 20:20
Altzibarko ALT-6 eremuan egiten ari diren 12 etxebizitza tasatuetarako zozketan parte hartzeko zerrenda onartu zuten asteazkeneko udalbatzarrean. Martxotik apirilera bitarte izan zuten interesdunek eskaerak aurkezteko epea.
232 herritarrek egin zuten eta horietatik 135 onartu dituzte, «baldintza guztiak betetzen dituztelako».
97 eskaera baztertu dira, «Oiartzunen erroldatuta ez egoteagatik, beste etxebizitza bat izateagatik edo dirusarreren muga ez betetzeagatik».
Onartuen kasuan, zein zozketako zerrendan sartuko diren ere zehaztu dute. Hiru bizikidetza unitateren artean zozketatuko da desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako etxebizitza. Bi gelako sei etxebizitzen zozketan 127 bizikidetza unitate sartuko dira eta hiru gelako bost etxeenean bost bizikidetza unitate.
Onartu eta baztertuen zerrenda behin-behinekoa da –www.oiartzun.eus helbidean ikusi daiteke zerrenda– eta 15 eguneko epea izango dute interesdunek alegazioak aurkezteko.
Jasotzen diren alegazioak aztertu eta behin-betiko zerrenda onartzean egingo dute etxebizitzen zozketa –uztailean izango dela aurreikusi dute–. Zozketa publikoa izango da eta aldez aurretik jakinaraziko da non eta noiz egingo duten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.