Oiartzun
160 oiartzuarrek hartu dute parte aurten auzo-batzarretanOiartzun
160 oiartzuarrek hartu dute parte aurten auzo-batzarretanDuela bi aste egin zituen Oiartzungo Udalak datorren urteko egitasmo nagusiak aurkezteko eta ekarpenak jasotzeko auzo batzarrak. Azken urteetako «jendetsuenak» izan dira, 160 lagunek hartu baitute parte antolatutako zortzi bileretan. 73 emakume eta 87 gizon joan dira hitzorduetara. Adin tarteari erreparatuta, 30 urtetik gorakoak izan dira ia denak.
Publicidad
Parte-hartzearen balorazio positiboa egin du Udalak. Saioak «oso aberasgarriak» izan direla adierazi du Joana Mendiburu alkateak, «herria hobetzen jarraitzeko ariketa kolektiboa» egin dutelako. Udalaren eta auzotarren arteko «sintonia oso ona» izan dela azpimarratu du. «Elkarrekin hausnartu dugu zein den Oiartzungo herriaren eta auzoen egoera eta zein diren datozen urteetako erronka nagusiak». Lehentasunetan eta proiektu estrategikoenetan adostasuna izan dela nagusi esan du. «Ikusi dugu auzotarrentzat ere oso garrantzitsua dela trantsizio ekologikoa, eta mugikortasun jasangarriagoa bultzatzeko edota energia erabilera gutxitzeko aurreikusi ditugun egitasmoek interes handia sortu dutela». Bileretako parte-hartzea igo izana ere nabarmendu du. «Geroz eta jende gehiago animatzen da prestatu ditugun proiektuak zein diren ezagutu eta haien iritzia, proposamenak eta kezkak partekatzera».
Auzotarrentzat ere probetxugarriak izan dira batzarrak. Saio bakoitzaren amaieran galdetegia betetzeko eskatu die udalak parte-hartzaileei, eta batez beste 8,7 puntuko nota eman dute. Azalpenekin eta erabilitako metodologiarekin ere gustura gelditu dira. Hala ere, saio guztietan adierazi da auzotar gehiagok parte-hartzea garrantzitsua dela.
Auzoak eta herria hobetzeko proposamen zehatzak egin dituzte saioetan. Guztiak aztertzen ari da orain Udala, 2025eko aurrekontuetan zein txertatu daitezkeen ikusteko. «Inbertsio handirik behar ez duten zenbait eskaera eta konponketa lan ere jaso ditugu eta etxeko lanen zerrendan gehitu ditugu, ahal den azkarren egiteko», adierazi du Mendiburuk.
Dena den, bizikidetzarekin lotutako kontuak izan dira aurten ere auzoetan gehien errepikatu diren kezkak: kotxeen abiadura handia, autoak gaizki apartatuta uztea, lurrera botatzen den zaborra, txakurrak solte eramatea... Arazo horiek konpontzea eta bizikidetza arauak errespetatzea guztioi dagokigula nabarmendu du Udalak.
Publicidad
www.oiartzun.eus webgunean jarri dituzte auzo bileretan erabilitako aurkezpenak eta akta guztiak, Udala ataleko Auzoak sailean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.