GOIZARIN
Domingo, 26 de junio 2016, 00:17
Haurtzaro dantza taldea adin anitzeko neska-mutilen talde txikiek osatzen dute. Emanaldietara, adin desberdinetako taldeak joaten dira. Aspaldidanik Oiartzungo dantzari talde honek bi urtez behin emanaldi ikusgarriak egin izan ditu herrian. Baina ez da denbora asko dantzari hauek euskal kulturaren zati hau kanpora zabaltzen hasi zirela. Esate baterako, 2010ean Cantonigrosera (Katalunia) joan zinen; horren ondoren, Oiartzunen egin zuten ikuskizuna, propio ikasitako dantza berriak aurkezteko; eta, azkenik, Mazedoniara joan ziren dantza berri gehiago plazaratzera.
Publicidad
Aurten, berriz, Pragako Folklore Jaialdi Internazionalean izango da Oiartzungo taldea. Europa erdialdera bidaia egiteko, aurretik lan asko egin dute guztiek: antolatzaileek, irakasleek eta baita dantzariek ere. Izan ere, horrelako proiekturako hainbeste diru lortzea ez da erraza izaten, baina kamisetak, jertseak, errifak... salduaz eta hainbat jardueratako dirua batuaz posible egin dute bidaia antolatzea.
Denera, 10-17 urte bitarteko 40 dantzari (28 neska eta 12 mutil) joango dira Pragara, lau irakasle, hiru txistulari eta 8 laguntzailerekin batera. Jaialdia uztailaren 28tik 31ra izango da Pragan. Hortaz, Oiartzungo espedizioa uztailaren 27an abiatuko da herritik. Eta Pragan 4 egunez hainbat emanaldi, kalejira eta ekitaldi ofiziala egin ondoren, abuztuaren 1erako iratsiko dira berriro etxera. «Kultura trukaketa honen funtsa euskal dantzari bezala gure dantza tradizional eta modernoak beste kulturako kideei ezagutaraztea eta guk haien dantza tradizionalak jasotzea izango da», nabarmendu du Araitz Iparragirre dantza irakasleak. Aurreko esperientziaz baliatuta, Haurtzaro Dantza taldeko kideek zoratzen daude Pragako eta beste herrialdeetako dantza taldeak ezagutzeko eta harremanak sendotzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.