Urgente Retenciones en la N-I en Villabona, sentido Donostia, por un accidente múltiple
Joana Mendiburu eta Agustin Lekuona kartelarekin.

Oiartzun

2025eko proiektuak eta aurrekontua azaltzeko auzo bilerak egingo dituzte

Elena Viñas

Oiartzun

Viernes, 20 de septiembre 2024, 20:12

Legealdirako onartu zuen plana oinarri hartuta, datorren urtean gauzatuko dituen egitasmo nagusiak zehazten ari da Udala, baita horretarako osatuko duen aurrekontua xehetzen ere. Horrez gain, udal ordenantzak berritzeko garaia ere badenez gero, hainbat berrikuntza txertatu ditu.

Publicidad

Zinegotziek eta udal teknikariek landu duten proposamena herritarrekin eta eragileekin aberastu nahi dute, Oiartzungo lehentasunak eta beharrak aintzat hartuko dituen proiektua osatzeko. Auzoz auzo bilerak egingo dituzte horretarako, irailaren 30etik urriaren 3ra. Urtean zehar auzo bakoitzean egin diren lanen errepasoa egin eta eskaerak jasotzeko ere erabiliko dituzte hitzorduak.

Aurkezpena egin eta ekarpenak jasotzeko, saioek ordu eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Ordutegiaren aldaketa izango da aurtengo batzarren berrikuntzetako bat. Berandu bukatu ez daitezen, bileren hasiera aurreratu dute eta 18:00etan izango dira ia denak (Ergoiengoa izango da 17:30ean hasiko den bakarra). Arraguako bilera tokiz aldatu dute eta frontoi ondoko lokalean egingo da, irisgarriagoa izateaz gain, jende gehiago elkartzeko aukera ematen baitu. Gainontzeko auzoetan ohiko tokietan elkartuko dira. Hona hemen egutegia: Elizalde, irailak 30, pleno aretoan; Arragua,irailak 30, frontoi ondoko lokalea; Iturriotz, urriak 1, auzo lokalean; Gurutze, urriak 1, Bizardia elkartean; Ugaldetxo, urriak 2, auzo lokalean; Ergoien, urriak 2, Auzokalte elkartean; Altzibar: urriak 3, auzo lokalean; eta Karrika, urriak 3, Artaso elkartean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad