Oiartzun

20.398.752 euroko aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak 2025ean

E. V.

oiartzun.

Jueves, 28 de noviembre 2024, 19:31

20,4 milioi euroko aurrekontua izango du Udalak 2025ean. Udalbatzarrean onartu zuten, EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin (EAJ-PNVkoak abstenitu egin ziren). Legealdiko bigarren urtea izanik, ildo estrategikoetan sakontzeko urte gisa definitu dute heldu den urtea. Oihana Irastorza Ogasun zinegotziak aurrekontuaren «izaera soziala eta hezitzailea» azpimarratu zuen. «Oiartzuar denen bizitzak hobetzeko helburuarekin osatu dugu 2025eko udal aurrekontua. Horren adierazgarri da Gizarte-ongizate sailera bideratuko dugun kopuru ekonomikoa; 2.324.000 euro, aurrekontu osoaren %11,4». Komunitatea indartu eta herritarrekin elkarlana sendotzeko proiektuak jaso dituzte. Horrez gain, «mundu mailako krisi egoerei erantzungo dieten ekintzak martxan jartzeko tresna izango da aurrekontu hau, klima aldaketari eta krisi demografiko eta ekonomikoari aurre egiteko hainbat egitasmo aurreikusi baititugu».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad