Oiartzun
336 eguzki plaka jarriko dituzte Elorsoro kiroldegian, bertako argindarra sortzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
336 eguzki plaka jarriko dituzte Elorsoro kiroldegian, bertako argindarra sortzekoEnergian 150 kWp-ko instalazio fotovoltaikoa egiteko lanak hasi ditu Udalak. Autokontsumorako elektrizitate berriztagarria sortzeko erabiliko du Elorsoroko teilatuaren azalera. Trantsizio energetikorako duen planean urrats garrantzitsua da, orain arte martxan jarri duen instalakuntza berriztagarri handiena izango baita. 336 plaka jarriko ditu 741 m2-ko eremuan, kiroldegiko elektrizitatea tokian bertan eta modu garbian sortu, eta energia burujabetzarako bidean aurrerapausoak ematen jarraitzeko.Hala jakinarazi du Udalak.
Orientazio egokia eta itzalik ez duen tokia denez, eguzki panelek urtean 151.363 kWh sortuko dutela aurreikusi dute. Elorsoron erabiliko da plakek sortuko duten elektrizitate guztia. Kiroldegiak kontsumitzen duen elektrizitatearen %27 sortuko da instalazio berriztagarri honekin.
92.500 euroko inbertsioa egingo du Udalak eta instalazioa azarorako martxan egongo da.
Energia gehien kontsumitzen duen udal instalakuntza da kiroldegia. Urtean 1.361.497 kWh erabiltzen dira bertan (elektrizitate eta gasa), herriko argiteria eta eraikin publikoetako kontsumo osoaren %37. Horregatik, herri jasangarriagoa izateko Udalak abian duen energia planean hainbat ekimen jaso dituzte kiroldegiko energia-kontsumoan eragiteko.
Kirol guneko sektorizazio osoa gauzatzeko proiektua gauzatzen ari da, elektrizitate eta gasaren erabilera espazioz espazio aztertu eta kontsumoa gutxitzeko neurri ezberdinak hartzeko. Energia kontsumoa murrizteko egiten ari diren lanketez gain, erabiliko den elektrizitatearen zati handi bat era garbian sortuko dute eguzki plaka hauekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.