![Altzibar auzoak ostegunean emango die hasiera jaiei](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/26/95672184--1200x840.jpg)
Oiartzun
Altzibar auzoak ostegunean emango die hasiera jaieiSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Altzibar auzoak ostegunean emango die hasiera jaieiDena prest du Altzibarko Festa Batzordean auzoko zita nagusirako. Ekaineko azken egunetarako egitarau oparoa antolatzen dute, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Joan den larunbatean eta igandean hasi zituzten beroketa lanak, truk txapelketa eta San Joan suarekin.
Ostegunean piztuko dute festei hasiera ofiziala emateko traka, eta igandera bitarte ez dute atsedenik hartzeko tarterik izango, dozenaka ekintza prestatu baitituzte. Auzoan hain errotuta dauden tortilla jatea eta danborradaz gain, berrikuntzak ere gehitu dituzte aurtengo egitarauan.
Larunbat goizean munduko dantzen erakustaldia egingo dute Abarka Elkartearekin elkarlanean eta gauean marea arrosarekin koloreztatuko dute auzoa.
Igande eguerdian paella jatea egingo dute estreinakoz eta aurretik bermujazz, musikaz girotutako poteoa eta bermut dastaketa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.