Las diez noticias clave de la jornada
Iazko festetan egindako bazkaria.

Oiartzun

Altzibar auzoak ostegunean emango die hasiera jaiei

Elena Viñas

Oiartzun

Martes, 25 de junio 2024, 20:43

Dena prest du Altzibarko Festa Batzordean auzoko zita nagusirako. Ekaineko azken egunetarako egitarau oparoa antolatzen dute, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Joan den larunbatean eta igandean hasi zituzten beroketa lanak, truk txapelketa eta San Joan suarekin.

Publicidad

Ostegunean piztuko dute festei hasiera ofiziala emateko traka, eta igandera bitarte ez dute atsedenik hartzeko tarterik izango, dozenaka ekintza prestatu baitituzte. Auzoan hain errotuta dauden tortilla jatea eta danborradaz gain, berrikuntzak ere gehitu dituzte aurtengo egitarauan.

Larunbat goizean munduko dantzen erakustaldia egingo dute Abarka Elkartearekin elkarlanean eta gauean marea arrosarekin koloreztatuko dute auzoa.

Igande eguerdian paella jatea egingo dute estreinakoz eta aurretik bermujazz, musikaz girotutako poteoa eta bermut dastaketa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad