![Altzibarko etxebizitza tasatuen jabe berrien zerrenda ezagutzen da](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/09/97038338--1200x840.jpg)
Oiartzun
Altzibarko etxebizitza tasatuen jabe berrien zerrenda ezagutzen daSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Altzibarko etxebizitza tasatuen jabe berrien zerrenda ezagutzen daA. M.
Oiartzun.
Jueves, 8 de agosto 2024, 21:19
Dagoeneko ezagunak dira Altzibar etxebizitzen zozketan etxe bat egokitu zaien lagunen zerrenda. Festa aurretik egin zuten Altzibar auzoan eraikitzen ari diren hamabi etxebizitza tasatuak esleitzeko zozketa. Saio irekia eta notario aurrean izan zen. Hiru zozketa ezberdin egin ziren, etxebizitza motaren arabera bana. Gainera, bizilekua egokitu ez zitzaien interesdunekin itxaron-zerrenda ere osatu zuten, hurrenkera zehazteko zenbakiak banan bana aterata.
Etxebizitza egokitu zaienek Udalaren jakinarazpena jasoko dute, eta 30 lan-egun izango dituzte dokumentazioa aurkezteko (jakinarazpenean jasoko dituzte xehetasunak). Esleipendunen batek uko egingo balu edo agiriak aurkezten ez baditu, itxaron zerrendako lehenengoari eskatuko zaio dokumentazioa.
Udaletxearen web gunean ikusi daiteke zozketaren emaitza.
Gogoratu Agerrealde eta Aduriz artean egin dituzten 12 etxebizitza tasatuen zozketa izan dela. Bi logelako 5 etxe (70 m2 ingurukoak), hiru gelako 6 (87 m2-koak) eta izaera iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako bat egin dela. Garajea eta trastelekua dute denek. Baldintza ezberdinak bete behar izan dituzte. Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izateaz gain, 2024ko urtarrilaren 1etik Oiartzunen erroldatuta egotea, azken hamabost urteetan bost urtez erroldatuta egon izana edo azken hamar urteetan herrian etenik gabe lan egin izana. Errolda baldintza betetzen dutenek lehentasuna izan dute lan baldintza betetzen dutenekiko. Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei ez zaie erroldatuta egotea eskatu. Bestalde bizikidetza-unitateak 15.000 euro eta 50.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak (ponderatuak) izatea beharrezkoa izan da eta etxebizitzarik ez izatea (salbuespenak egongo dira, etxebizitza edukita ere bizikidetza-unitatearen beharretarako egokia ez izatea edo banaketa kasuetan, besteak beste).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.