![Arditurri Parketxeak hilaren 14an ospatuko du bere eguna](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/03/Arditurri01-tx.jpg)
Oiartzun
Arditurri Parketxeak hilaren 14an ospatuko du bere egunaSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Arditurri Parketxeak hilaren 14an ospatuko du bere egunaBa al da, oraindik, kaskoa jantzi, lurraren erraietara jaitsi eta garai batean ilunpean Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizi izan ez duenik? Bada, uztailaren 14an aukera paregabea du hori egiteko, lurpeko eremura sartu aurretik eta ondoren, egun horretan Oiartzunen izango delako zer ikusi, ikasi eta gozatu.
Gainera, jan-edana izan ezik, jarduera guztiak doan izango dira. Aitzakiarik ez dago, hortaz, uztaileko bigarren igandean Aiako Harriaren magalean dauden meategietara eta parketxera gerturatzeko.
Goizeko hamar eta erdietan hasita, meategietara bisita gidatuak eta, Luberriren eskutik, fosil tailerra izango dira.
Hamaika eta erdietan Alaia Gaztelumendiri eta Arditurriko mural erraldoia egiten lagundu dutenei eskertza egingo zaie.
Hamaiketatik ordu biak arte, haurrentzat jolasak eta tailerrak eskainiko ditu Abaraxka ludotekak. Ordu berean hasiko dira arruntean irekitzen ez den 'Arditurri-3' erromatar garaiko meatze-galeriara bisitak. Eguerdiko hamabietan mineralen bila irteera gidatua abiatuko da parketxetik bertatik.
Jende asko bertaraztea espero denez gero, herritar guztiek parte hartzeko aukera bera izan dezaten, egun horretan ez da aurre erreserbarik egingo eta jardueretarako sarrerak edo txartelak bertan hartu beharko dira.
Arditurrira gerturatzen diren bisitariak, izan helduak izan adin txikikoak, ez dira aspertuko, hortaz. Indarberritzeko, esan moduan, jan-edari zerbitzua izango da eta, guztia are gehiago girotzeko musika emanaldia izango da Herri Arte eskolaren eskutik.
Bukatzeko, iradokizun bat: ez da aukera txarra egun horretan, bide berdean barrena, Arditurriraino txirringan (edo oinez) joatea. Bizikletak uzteko leku egokitua izango da.
Informazio gehiago behar duenak, dei beza 943 49 50 69 nahiz 688 895 068 telefono zenbakietara edo idatz dezala arditurri@gipuzkoanatura. eus helbidera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.