Borrar
Txirrindulariak Arditurriko bide gorrian.
Arditurriko eta Karrikako bidegorria lotuko dituzte Altzibarren

Oiartzun

Arditurriko eta Karrikako bidegorria lotuko dituzte Altzibarren

Klarene plazan elkartuko dira bi bideak. Bertako aparkalekua ere zabalduko dute

Elena Viñas

Oiartzun

Sábado, 16 de noviembre 2024, 18:42

Ongizaterako eta aisialdirako ez ezik, herri barruko mugikortasunerako baliabide estrategikoa da bidegorria, eta horrelako jasotzen dut Udalak onartu berri duen mugikortasun-planak. Horregatik, herriko txoko ezberdinak sarearekin lotu eta adarren arteko joan-etorriak erraztu nahi ditu Udalak, Oiar-tzungo ardatz aktibo garrantzi-tsuenaren erabilera areagotzeko eta oinezko eta bizikleten segurtasuna hobetzeko.

Hala, Arditurriko bidegorria Karrikara egindako adarrarekin lotzeko lanak hasi ditu. Karrikatik datorren zatiak Altzibarko Done Petri eta Olalde kaleen arteko bidegurutzean zuen bukaera orain arte, eta espaloitik egin behar izaten ziren Arditurriko bidegorrira bitarteko metroak. Martxan jarri duten proiektuarekin bi zatiak elkartuko dituzte, Klarene plazako berdegunetik bide zati berria eginda. Martintxo kaleko zubitik hasi eta erreka ondotik joango da bidegorria, Olako Zubira arte.

26 aparkaleku berri

Bi bidegorriak konektatzeko lanekin batera, Klarene plazako aparkalekua berrantolatuko dute. Ibaitik gertuen dauden plazak kenduko dituzte bidegorria egiteko, eta belardiaren zati batean toki berriak sortuko dituzte. Autoentzako 26 aparkaleku berri eta motoentzako bi gune egingo dituzte. Ibilgailuak uzteko toki gehiago egongo da, beraz. Auzoko erdigunean auto gutxiago ibiltzea lortu nahi dute horrela, ondoan aparkatzeko aukera zabalduz.

Argiterian ere hobekuntzak egingo dira: inguruko luminaria aldatu, farola berriak jarri eta airetik pasatzen diren hainbat linea elektriko lurperatuko dituzte.

174.000 euroko aurrekontua izango du proiektuak. Dagoeneko hasi dituzte bidegorriak lotu eta aparkalekua eraldatzeko lanak, eta abenduan bukatzea aurreikusi dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arditurriko eta Karrikako bidegorria lotuko dituzte Altzibarren