Oiartzun
Arditurriko Parketxearen inguruan ibilaldi gidatua bertako mineralak ikustekoOiartzun
Arditurriko Parketxearen inguruan ibilaldi gidatua bertako mineralak ikustekoArditurriko Parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du iganderako, 'Mineralen bila' izenburupean. Jarduera honetan izena emateko epea zabalik dago oraindik.
Publicidad
Arditurri meagunea bi mila urtetan meagunea izan da, baina oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak izan ziren mineralak. Helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ere ustiatutako mineralak topatzea, hori bai, bertan utzi beharko dira, gaur egun gune hau natura-parkean dago-eta.
Ibilaldiaren abiapuntua Arditurriko Parketxea izango da eta 10:00etan irtengo da. Amaiera 12:00etan dago aurreikusita, leku berean.
Ekimena euskaraz egingo da. Prezioa 6 eurokoa da, baina 12 urtetik beherakoek 4 euro ordainduko dituzte.
Izena aldez aurretik ematea ezinbestekoa da. Hala jakinarazi du Arditurriko Parketxeak prentsa-ohar baten bidez.
Zalantzak argitzeko edo erreserbak egiteko 943 49 42 48 eta 688 89 50 68 telefonora deitu daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.