Borrar
Sai arrea hegan egiten duenean ikusgarria da.
Arditurriko sai arreak behatzeko ibilaldia

Oiartzun

Arditurriko sai arreak behatzeko ibilaldia

E. V.

OIARTZUN.

Viernes, 10 de mayo 2024, 20:17

Aiako Harrian habiak egiten dituzten sai arreen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko irteera gidatua egingo dute bihar. Arditurri parketxean hegazti sarraskijale hauen inguruan hitzaldi labur bat egingo da lehenik bertako hezitzaileen eskutik. Ondoren, ibilaldi motz bat egin eta hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera eskainiko da.

Goizeko 10:00etan hasiko da euskarazko hitzaldia eta 11:00ak aldera ibilaldia egingo dute. Bisita adin guztietako herritarrei zuzendua dago eta 6 euroko prezioa izango du (12 urtetik beherakoentzat 4 euros).

Plaza mugatuak direnez, aurretik erreserba egitea beharrezkoa da telefonoz (943 49 50 69 /688 895 068) edo email bidez (arditurri@gipuzkoamendizmendi.net). Prismatikoak eramatea gomendatu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arditurriko sai arreak behatzeko ibilaldia