Borrar
Arditurriko sai arreak behatzeko ibilaldia

Arditurriko sai arreak behatzeko ibilaldia

Animalien bizimodu eta ohiturei buruz gehiago jakiteko jarduera gidatua egingo da

DV

Jueves, 4 de julio 2024, 12:36

Aizkorri-Aratz natura-parkea leku ezin hobea da sai arreentzat, bertan aurkitzen da Gipuzkoako koloniarik handiena. Animalia sarraskijale hauek ezinbestekoak dira hildako animalien gorpuak birziklatzeko eta mendiak garbi mantentzeko. Oso ohikoa izaten da sai arreak inguru hauetan hegan ikustea, baina zer dakigu beraien inguruan?

Arantzazuko parketxearen inguruko harkaiztietako sai arreen bizimoduari eta ohiturei buruz gehiago jakiteko jarduera gidatua egingo da uztailaren 7an. Ekintza sai arreen inguruko hitzaldi labur batekin hasiko da eta ondoren, hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera izango da Arantzazun bertan.

Jarduera 10:30ean hasiko da, parketxeko ingurumen hezitzailearen azalpenak entzun ostean, 11:00ak aldera hasiko gara behaketarekin. Edozein herritarrentzat egokia da, batez ere txorien inguruan interesa duen pertsona ororentzat. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

Prezioa orokorra 6 eurokoa izango da, aldiz 3 eta 12-3 urte bitartekoak soilik 4 ordaindu beharko dituzte eta, azkenik, 3 urtetik beherakoentzatk doan izango da.

Parketxeak antolatutako ekimenetan ohikoa den bezala, sai arreak ikusteko planean izen ematea derrigorrezkoa izango da plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, antolatzaileek izena eman dutenei abisua emateko aukera izango dutelako. Horretarako, nahi duen orok 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara dei dezake edota arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arditurriko sai arreak behatzeko ibilaldia