Oiartzun

Argindarra aurrezteko eta fakturak ulertzekotailerrak euskaltegian

E. A.

Oiartzun.

Lunes, 15 de abril 2024, 20:36

Gaur arratsaldean, Intxixu AEK euskaltegian agindarra aurrezteko eta haren fakturak ulertzeko ikastaroa antolatu dute. Iratzerri, Ekiherri eta Argitturri elkarteek Oarsoaldeko eus-kaltegietako ikasleei eskaintzen ari dira bailarako herri desberdinetan. Oiar-tzungo kasuan, gaur arrastaldeko 19:00etatik 20:30era izango da hitzordua. Tailer horiek atzo hasi ziren Pasaian eta hilaren 26ra bitartean izango dira Oarsoaldeko 5 euskaltegitan.

Publicidad

Ikasturtean zehar sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Min-tzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei eus-kaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean be-hintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

Hurrengo hitzoduak bihar Pasaian Txirrita AEK, etzi Errenteriako Xenpelar AEK eta hilak 23an, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad