Arritxuloko parke berrian prestatutako etxolak eta pasabideak.

Oiartzun

Arritxulon jolas parkea jarri du Oiartzungo Udalak

Elena Viñas

Oiartzun

Jueves, 24 de octubre 2024, 20:07

Arritxuloko belardian haurrentzako parke berria egin du Oiartzungo Udalak. Egurra eta sokekin pasabideak eta etxolak sortu dituzte, jolasa, natura eta ingurunearekiko errespetua uztartzeko.

Publicidad

Aterpetxeak inguruaz eta aisialdiaz gozatzeko eskaintzen dituen aukerak zabaltzeko egin dute jolaslekua. Hala jakinarazi du Udalak prentsa-ohar baten bidez.

Arritxuloko argiteria aldatzeko lanak ere egin ditu Udalak. Led sistemako argiak jarri ditu, «efizientzia handitu eta energia kontsumoa gutxitzeko».

Udal Gobernuak 20.000 euro inbertitu ditu bi hobekuntza hauek egiteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad