Oiartzun
Baserritarrak izango dira gaur protagonista XanistebenetanSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Baserritarrak izango dira gaur protagonista XanistebenetanA. M.
Sábado, 3 de agosto 2024, 21:38
Bete beteta dator gaurko egitarua Xanisteban jaien Baserritar egunean. Ekitaldi garrantzitsu eta bere ugari izango dira egunean zehar. Horien artean, goizean zehar, Bertako eta sasoiko produktuen azoka egongo da Yon Oñatibia kalean Hemenguk taldekoen eskutik.
76. Xanisteban txirrindulari saria jokatuko da Txomin Perurenaren omenez. Goizeko 10:30ean berriz, idi dema lehiaketa jokatuko da hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko.
Goizeko 11:00etan, zaharren egoitzarako bisitaldia izango da Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Ordu berean, Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen kale-bueltak Done Eztebe plazatik abiatuta.
Miren Amuriza Plaza eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariekin goizeko 11:30ean, libreko bertso saioa izango da Donibane Kalean. Eguerdiko 11:50ean, Inaxio Uharte 23. Sagardo lehiaketa iragarri dute Done Eztebe plazan.
Eguerdiko 12:00etan, Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean pintxo lehiaketa antolatu dute Done Eztebe plazan. Ordu berean, Oidultz Dultzaina taldearen kale-bueltak Zaharren Egoi-tzatik abiatuta.
Ekitaldiak arratsaldean jarraituko dute. Arratsaldeko 14:00etan, Udalak bazkari goxo bat eskainiko die herriko erretiratuei, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
Arratsaldean, joko garbi eta pala txapelketa herrikoiaren finalak, Kontzejupean. Gero, Euskal pilota egokituko erakustaldia egongo da eta hauek bukatutakoan, binakako pala txapelketaren finalak, neskak eta mutilak, jokatuko dira.
Arratsaldeko 17:00etan, helduen tailerren 25. erakusketa (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Done Eztebe Plazan. Ordu berean, idi demaren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Bingo drag musikatua izango da Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
Arratsaldeko 18:00etan hasita, Elizaldeko Guraso Elkarteak antolatuta 'Andereño' txontxongilo ikuskizuna Anita Maravillas konpainiaren eskutik 6 urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da Landetxe kultur aretoan.
Arratsaldeko 18:45ean, Olarri dantza taldearen saioa, Kastro iturri ondoan. Arratsaldeko 19:15etan hilerriko plazan, aizkolariak eta harri-jasotzaileen erakustaldia iragarrita dago.
Arratsaldeko 19:30ean, Drag DJ ikuskizuna Albina Stardust eta Divina Comedia Txosnagunean.
Gaueko 21:00etan, goi mailako pilota partidak jokatuko dira. Nesketan, Arraiza-Mendizabal / Larrarte-Erasun neurtuko dira. Mutiletan, Oiartzun / Goizueta arteko lehian, Etxeberria-Landa / Apezetxea-Apezetxea.
Gaueko 22:00etan, Korrontzi taldearen eta Oinkari dantza taldearen ikuskizuna izango da Elorsoro kiroldegian Haurtzaro dan-tza taldeak antolatuta.
Gaueko 23:00etan, Musika Jaialdia iragarri dute Done Eztebe plazan, Bidebatez. Ordu berean, helduen danborrada izango da Oiartzungo kaleetan zehar Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastolaren eskutik.
Gaueko 23:00etan, Musika Jaialdia, Txosnagunean, STR eta Astelehen goizak taldeekin. Gaueko 24:00etan berri, DJ BULL, Zimitiyoko txosnan, euskal musikaz girotua izango da.
Publicidad
Mikel Madinabeitia | San Sebastián
Mikel Madinabeitia | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro (Gráficos)
Josu Zabala Barandiaran
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.