Urgente Retenciones en la N-I en Villabona y en la AP-8 en Getaria por sendos accidentes múltiples

Oiartzun

Bilboko hilketa matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak

Herriko mugimendu feministak gaur arratsalderako deitutako elkarretaratzearekin bat egin du

E. V.

oiartzun.

Jueves, 12 de septiembre 2024, 20:09

Euskal Herrian izandako azken hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak. Herenegun gauean gizonezko batek 31 urteko bere bikotekidea erail zuen Bilboko Santutxu auzoan. 2003tik Euskal Herrian hil duten 122. emakumea da, 2024ko hirugarrena.

Publicidad

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista «gogor» gaitzetsi eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du. Hala adierazi dute udal-arduradunek prentsa-ohar baten bidez.

Erailketa matxista salatzeko Oiartzungo Feministen Asanbladak gaur, ostirala, arratsaldean egingo duen elkarretaratzearekin bat egin du Udalak. Done Eztebe plazan izango da, arratsaldeko 18:30ean, eta herritarrak ere gonbidatu ditu euren «gaitzespena» adieraztera.

Indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago udaletxeko balkoian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad