Oiartzun

Dantza solte txapelketako garaikurra herriari eskaini diote Artolak eta Belintxonek

E. V.

oiartzun.

Jueves, 21 de noviembre 2024, 19:33

Euskal Herriko 48. Dantza Solte Txapelketa irabazi zuten Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak urriaren 19an, Seguran. Txapelketara aurkeztu ziren seigarren aldia zen, eta lortu duten bigarren garaipena da. 2020an irabazi ostean, berriz ekarri dute txapela etxera.

Publicidad

Lortutako garaikurra herriari eskaini diote, eta udaletxean egongo da urtebetez, hurrengo txapelketa bitarte. Ekain Susperregi eta Oihana Irastorza udal ordezkariek egin diete harrera. Oiartzuar guztien izenean zoriondu dituzte dantzariak. Albistea «poz handiz» hartu zutela esan diete hautetsiek. «Ikaragarria da lortu duzuena. Mimo handiz gordeko dugu hainbeste lan eta esfortzurekin lortu duzuen garaikur hau», adierazi dute.

Denboraldia amaituta, urte luzeko ibilbide profesionala itxi eta txapelketa gehiagotara ez aurkeztea erabaki dute. Dantzan jarraituko dutela diote, baina «beste erritmo batean». Ezin bukaera hobea eman!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad