Borrar
22 establezimenduk hartuko dute parte 'Bertatik bertara' kanpainan.
22 dendak hartuko dute parte 'Bertatik bertara' kanpainan

Oiartzun

22 dendak hartuko dute parte 'Bertatik bertara' kanpainan

Zerbitzu sektorean euskara areagotu nahi dute UEMAk eta Oiartzungo Udalak

Elena Viñas

Oiartzun

Lunes, 24 de junio 2024, 20:03

Bosgarren aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan ere udalerri euskaldunetan. Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek, tartean Oiartzungoak.

Bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi dute. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu dituzte. Oiartzungo 12 taberna eta jatetxetan mahai gainekoak erabiliko dituzte eta bisitariak hartzen dituzten 10 ostatu eta landetxetan euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizko hiztegitxoak banatuko dituzte.

Hauek dira parte hartuko duten establezimenduak: Landetxe taberna, Amazkar, Tolaita, Kabitxo, Tolare, Toki-alai, Pikoketa, Miren, Gure txoko, Albistur, Kebab Oiartzun, Pagoa, Usategieta, Elizalde hotela, Peluaga, B&B Donostia, Anziola, Oliden kanpina, Olazi, Erretegi handi, Gurutze berri eta Emieta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 22 dendak hartuko dute parte 'Bertatik bertara' kanpainan