Oiartzun
22 dendak hartuko dute parte 'Bertatik bertara' kanpainanOiartzun
22 dendak hartuko dute parte 'Bertatik bertara' kanpainanBosgarren aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan ere udalerri euskaldunetan. Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek, tartean Oiartzungoak.
Publicidad
Bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi dute. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu dituzte. Oiartzungo 12 taberna eta jatetxetan mahai gainekoak erabiliko dituzte eta bisitariak hartzen dituzten 10 ostatu eta landetxetan euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizko hiztegitxoak banatuko dituzte.
Hauek dira parte hartuko duten establezimenduak: Landetxe taberna, Amazkar, Tolaita, Kabitxo, Tolare, Toki-alai, Pikoketa, Miren, Gure txoko, Albistur, Kebab Oiartzun, Pagoa, Usategieta, Elizalde hotela, Peluaga, B&B Donostia, Anziola, Oliden kanpina, Olazi, Erretegi handi, Gurutze berri eta Emieta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.