Oiartzun
Doneztebe plazara banaketa ibilgailuen sarrera mugatuko da astelehenetik aurreraSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Doneztebe plazara banaketa ibilgailuen sarrera mugatuko da astelehenetik aurreraE. V.
oiartzun.
Viernes, 13 de diciembre 2024, 19:48
Oiartzuarren elkargunerako espazio garrantzitsuenetarikoa da Doneztebe plaza. Herritarrentzako gune atsegina eta segurua izatea da Udalaren helburua, eta horregatik ahalik eta ibilgailu gutxien ibiltzea nahi du. Mugikortasun planean ere jasoa dago oinezkoei lehentasuna eman behar zaiela eta, Doneztebe plaza bada eremu horietako bat. Hala, taxi geltokia Yon Oñatibia etorbidera lekualdatu zuen duela hilabete gutxi, eta udal ibilgailu gehienak ere ez dira plazatik pasatzen gaur egun. Zamalanetako furgoneta eta kamioen joan-etorriak ere gutxitu nahi ditu. Horregatik, astelehenetik aurrera plazara sartzeko ordutegia mugatuko da. Goizeko 08:00etatik 12:00etara bakarrik izango dute zamalanetako ibilgailuek plazara sarbidea. Gainera, ordutegi horren barruan, berariaz markatu duten tokian utzi beharko dituzte ibilgailuak. Garraiolari eta banatzaileen lana errazteko, Udalak plaza inguruan zamalanetarako gune berriak prestatu ditu. Ordutegi zabalagoa izango dute: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 17:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.