Oiartzun
Donibane Lohizuneko erailketa matxista salatu du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Donibane Lohizuneko erailketa matxista salatu du UdalakE. V.
oiartzun.
Lunes, 6 de mayo 2024, 20:34
Euskal Herriak izandako azken hilketa matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak. Ostiralean Donibane Lo-hizunen aurkitu zuten hilda 33 urteko emakumezkoa. 2003tik Euskal Herrian hil duten 119. emakumea da, 2024ko lehenengoa.
Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du. Era berean, Udalak bat egin du Oiar-tzungo Feministen Asanbladak gaur hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin (Done Eztebe plazan, 18:30ean) eta herritarrak ere gonbidatu ditu euren gaitzespena adieraztera. Indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago udaletxeko balkoian.
Bestalde, Yakovlev 42 Oiar-tzungo musika taldeko kideek Donostiako auzitegian deklaratu dute atzo ikertu gisa, gorroto delitua egotziz Guardia Zibilak jarritako salaketagatik. Hori dela eta, taldeari babesa adierazi eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso hau salatzeko atzo arratsaldeko elkarretaratzearekin ere bat egin du Udalak. Apirilaren 24ko udal osoko bilkuran ere Yakovlev 42 taldeari elkartasuna adierazteko mozioa onartu zuten bi udal taldeek aho batez, eta erakunde publikoetatik artisten adierazpen askatasuna babestu eta zaintzeko konpromisoa berretsi zuten, «demokrazia osasuntsu baten mesedetan, kultura eta artea iritziak eta ideiak plazaratzeko tresna baliotsuak» baitira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.