Oiartzun
63 egunez erabili da lehenengo sektoreko ordezkapen zerbitzuaSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
63 egunez erabili da lehenengo sektoreko ordezkapen zerbitzuaHerriko lehen sektorea babestu eta indartzeko, ordezkapen zerbitzu aitzindaria jarri zuen martxan Udalak iaz. Herriko nekazaritza eta abeltzain- tza ustiategietara laguntza ematera joaten den pertsona bat kontratatu zuen Behemendi Landa Garapenerako elkartearen bitartez. Hala, oporraldietarako, ospakizunengatik egun libreak har-tzeko, bajaren bat dagoenean ustiategiak martxan jarraitzeko edo eskulan gehigarria behar denerako, pertsona honen laguntza doan eskatu dezakete herriko ustiategiek.
63 egunez erabili da 2024an zerbitzua. Herriko 7 ustiategi ezberdinek baliatu dute ordezkapenak egiteko laguntza, eta balorazio «oso positiboa» egin du Ibon Mitxelena Burujabetzen zinegotziak. Nekazari eta abeltzainek zerbitzua asko eskertu dutela azaldu du. Haien lan-karga arintzeko baliagarria izan dela azpimarratu du. «Ustiategiak langile profesional baten esku utzi eta deskantsurako tartea hartzeko aukera izan dute herriko ekoizleek».
«Kontsumitzen ditugun elikagaiak bertan ekoizteko ezinbestekoa da lehen sektorearen iraunkortasuna». Martxan dauden ustiategiak zaindu eta proiektu berriak sustatzeko jarri zuen martxan zerbitzua Udalak, diru-laguntza lerroak eta beste zenbait ekimenekin batera, «sektoreak dituen erronka espezifikoei erantzuteko».
Ordezkapenak eskatzeko aukera urte guztian zehar zabalik dagoela gogorarazi du Mitxelenak. «Geroz eta ustiategi gehiago ari dira zerbitzua erabiltzen eta orain arte eskatu ez dutenak ere animatu nahi ditugu probatzera».
Lehen sektoreko 0,5 Nekazari-tzako Lan Unitate baino gehiagoko ustiategietara dago zuzendua zerbitzua. Urtean hamar egunez erabili daiteke (gaixotasun bajen kasuan kopurua luzatu daiteke), gehienez sei egunez jarraitan eta egunean zortzi orduz.
Zalantzaren bat edo informazio gehiago nahi izanez gero Behemendi elkartearekin jarri daiteke harremanetan (943 49 02 19).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.