Oiartzun
Ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du UdalakOiartzungo kultur eskaintza osatzeko 500.000 euro pasatxo bideratuko ditu Udalak 2025ean. Urtero-urtero programazio zabala antolatzen du herriko eragileekin elkarlanean, eta ia egunero bada zer gozatu, en-tzun eta ikusi.
Oiartzun herri kulturzalea eta sortzailea izaten jarraitzea sustatu nahi du Udalak. Aurreikusitako aurrekontuaren zati handiena, 315.000 euro, herriko elkarte eta norbanakoen antolatutako kultur-ekintzak diruz laguntzeko izango da (gainontzeko 185.000 euroak udalak zuzenean programatutakoentzat izango dira).
Aiako Harria Gaztelumendi alkateordeak adierazi duenez, aurten ere indartu egin dute herriko eragileek proposatzen dituzten ekimenak antolatzeko Udalak bideratzen duen aurrekontua.
«Gure herriko komunitatearen eta ongizatearen oinarria da kultura, eta urterik urte handituz doa kultur ekintza eta ekitaldiak antolatzeko grina. Eskaera horiei guztiei bide eman nahi diegu, kultur-sarea indartu eta elkarlanean eskaintza aberatsa osatzeko».
Dagoeneko Oiartzungo urteko agendan errotuta dauden deialdi, ospakizun eta jaiak antolatzen dituzten eragileentzat 160.000 euro bideratuko ditu, auzoko festak, Hitzen Lihoa, Kantagiltza, Ihoteak eta beste hainbat ekimen antolatzeko.
Dirulaguntza zuzen hauez gain, Udalak beste 155.000 euro gorde ditu jasotzen diren proposamenen baitan norgehiagoka bidez banatzeko: 85.000 euro urtean zehar antolatu nahi diren ekitaldietarako, 60.000 euro xanistebanetarako eta 10.000 euro kultur sorkuntza sustatzeko.
Urtean zehar kultur ekitaldiak antolatzeko partida indartu egin dutela nabarmendu du Gaztelumendik. «Geroz eta eskaera gehiago jasotzen ditugu eta ahalik eta gehien finantzatzeko, 2025ean ere handitu egin dugu dirulaguntza hau». 85.000 euro bideratuko dituzte aurten (2024an 75.000 euro izan ziren eta 2023an 43.250 euro).
Dagoeneko ireki dute eskaera hauek egiteko epea (sorkuntzara eta Xanistebanetara bideratutakoak aurrerago irekiko dituzte). Urtarrilaren 31 bitarte egongo da zabalik. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileek egindako proposamenaren arabera erabakiko dute eta hainbat irizpide izango dituzte kontuan, proposamenaren kalitatea, ikusle edo parte-hartzaile kopurua, emakumeen parte-hartzea sustatzeko aurreikusitako ekimenak edota bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak erakartzeko egindako ahalegina, besteak beste.
Udaleko erregistro orokorrean edo egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira eskaerak. Deialdiaren oinarriak udaleko web orrian daude eskuragarri (www.oiartzun.eus), Iragarki Taulako Dirulaguntzak atalean.
Proposamenak aurkeztera animatu ditu Gaztelumendik Oiar-tzungo eragile eta norbanakoak. «Jarrai dezagun gure nortasuna sortzen, hausnartzen, sortzen, pentsamendu kritikoa sustatzen, elkar ezagutzen, aniztasuna balioan jartzen eta herria saretzen».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.