
Oiartzun
Elizalde diseinatzeko partaidetza saioak egingo dituzteOiartzun
Elizalde diseinatzeko partaidetza saioak egingo dituzteUrmendi haur eskola, Mendibil eta Tolarieta arteko eremuan Elizaldeko auzogune berria garatuko du Udalak datozen urteetan. 2015ean onartutako Hiri Antolamendutako Plan orokorrean 200 etxebizi-tza berri inguru egingo direla aurreikusita dago, babestuak gehienak (alokairu sozialekoak eta tasatuak). Herriko auzo nagusia zabaldu eta familia berrientzat bizitokia izateaz gain, oiartzuar denen erabilerarako ekipamendu eta espazioak ere izango dira, baita elkarbizitzarako plaza eta berdegune zabalak ere.
Publicidad
Eremuak duen tamaina eta kokapenagatik hirigintza «modu ezberdinean egiteko toki estrategikoa» eskaintzen duela adierazi du Joana Mendiburu alkateak. «Toki ezin hobea da etxe bila dabiltzan oiartzuarrei etxebizitza eskaintzeaz gain, jasangarritasuna modu zabalenean zainduko duen hirigintza egiteko: elkartzeko gunea izango dena, mugikortasun aktiboa bermatuko duena, kaleko bizitza sustatuko duena eta genero-ikuspegia txertatuko duena».
Herritarrekin batera diseinatu nahi dute auzogune berria. «Behar ezberdinak herritarrekin definitu nahi ditugu, eta eremuak duen kokapenagatik bereziki ongi landu nahi dugu plaza eta espazioei zer bizitza emango diegun».
Bi saio ireki antolatu dituzte horretarako. Martxoaren 31n egingo dute lehenengoa, proiek-tua azaltzeko. Bigarrena apirilaren 7an izango da eta dinamika ezberdinen bitartez herritarren proposamenak jasoko dituzte. Landetxe kultur aretoan izango dira, 18:00etan. Bilerak euskaraz egingo dira eta gaztelaniara itzulpen zerbitzua egongo da. Haurrak zaintzeko zerbitzua ere eskainiko da guraso gazteak bertaratzeko aukera izan dezaten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.