Oiartzun
Elizalde ikuspegi feministatik garatzeko prozesu parte-hartzailea antolatu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Elizalde ikuspegi feministatik garatzeko prozesu parte-hartzailea antolatu duteE. V.
oiartzun.
Sábado, 14 de septiembre 2024, 20:19
Askorentzat hirigintza oso termino teknikoa da, zaila, urruna. Adituen arlotzat daukagu, arkitekto, aparejadore edo legelarien gai-tzat. Bulegoetako lanetatik haratago ordea, hirigintza bada ere herritarrek kaleak eta plazak bizitzeko duten modua, mugitzeko egiten duten hautua, elkarbizitzarako edo aisialdirako sortzen diren guneak, etab.
Historia hurbilari erreparatuta, hiriak eta herriak «ikuspegi maskulino eta heteronormatibo batetik» diseinatu izan dira, nahiz egunerokoan, plazak eta kaleak emakumezkoek gehiago okupatzen dituzten komertzio txikira joanda edo zaintza zereginetan. Orain arteko hirigintza ereduak ez ditu emakumeen eta kolektibo zaurgarrien premiak erdigunean jarri izan.
Hirigintzan eta hiri-diseinuan hartzen diren erabakiek guztioi eragiten digutelako Oiartzungo gune nagusia den Elizalde hainbat ardatzen arabera aztertu eta proposamenak egiteko prozesua martxan jarri du Udalak.
Izan ere, Tolarieta eta hilerri arteko lurretan hurrengo urteetan garatuko den etxebizitza berrien antolaketa egiten hasi berri da Udala eta unea ezin hobea da genero ikuspegia eta hiri inklusiboa bultzatzeko baldintzak jarri eta Elizalde orokorrean hobetuko duen eredua sortzeko.
Prozesuak ez ditu hirigintzan 'adituak' behar, ez baitago herria egunerokoan bizi duten oiartzuarrak baino adituagorik. Oiartzunen bizitzen 'arituak' diren emakume eta gizonekin egin nahi du bidea, herriko edozein auzotan bizi eta bertako kaleetan eta txokoetan orduak pasatzen dituzten herritarrekin.
Hirigintza gai arrotza dela jakitun, diagnosi eta ekarpen fasea egin aurretik, hirigintza feminista zer den lantzeko oinarrizko bi formakuntza saio antolatu ditu Udalak. Irailaren 18 eta 23an egingo dituzte, 18:30ean, areto nagusian.
Ongizate indibiduala eta kolektiboa, irisgarritasuna, mugikortasuna, zaintza, kontziliazioa eta erasoekiko segurtasuna hirigintzan nola txertatu izango dira aztertuko dituzten gaietako batzuk.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.