Osoko bilkuren aretoan egindako bilera.

Oiartzun

Elizaldeko bizilagunen ekarpenak jasotzeko galdetegi digital bat egin dute

E.V.

oiartzun.

Miércoles, 9 de octubre 2024, 20:22

Oiartzungo herrigune nagusia hobetzeko prozesua martxan du Udalak. Elizaldeko kaleak eta plazak ikuspegi feministatik aztertzen ari da, orain arteko hirigintza ereduak aintzat hartu ez dituen emakumeen eta kolektibo zaurgarrien premiak ere erdigunean jartzeko.

Publicidad

Hirigintza feminista zer den lantzeko oinarrizko bi formakuntza antolatu zituen irailean, eta ekarpenak egiteko fasea irekiko dute orain.

Ongizate indibiduala eta kolektiboa, irisgarritasuna, mugikortasuna, zaintza, kontziliazioa eta erasoekiko segurtasuna Elizalden nola hobetu aztertu nahi dute.

Hasteko, istripuen aurrean babes handiagoa behar duten tokiak, kotxerik ez dutenentzat iristeko zailak diren eremuak, topaketa eta elkarbizitza sustatzeko espazio eta ekipamendu berrietarako aukerak edota erasoekiko segurtasun handiagoa beharko luketen lekuak identifikatu nahi dituzte.

Izan ere, hurrengo urteetan Tolarieta eta hilerriaren artean (Eli-6 gunean) garatuko diren etxebizitzak tarteko, auzoaren analisi orokorra egin nahi du Udalak, guztiontzat atsegina den herrigunea sortzeko.

Herria egunerokoan bizi duten oiartzuarrak baino adituagorik ez dagoenez, oiartzuarren proposamenak eta ekarpenak jasotzeko galdetegia prestatu dute. Urriaren 17a bitarte egongo da online betetzeko aukera, helbide honetan: www.labur.eus/elizalde-mm.

Publicidad

Ordura arte jasotako ekarpenak aztertu eta berriak egiteko parte-hartze saioa egingo dute urriaren 14an (astelehena da), 18:30ean udaletxeko pleno aretoan. Eli-6 gunearen garapenerako proposamen eredu ezberdinak ere aurkeztuko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad