Oiartzun
20 emakumek erabili dute Udalaren doako aholkularitza juridiko zerbitzuaOiartzun
20 emakumek erabili dute Udalaren doako aholkularitza juridiko zerbitzuaMartxoan jarri zuen martxan Oiartzungo Udalak emakumeak ahaldundu eta babesteko doako aholkularitza juridikoa. Zerbitzu berria «arrakasta-tsua» izan da, eta hilabete hauetan eskaini diren hitzordu guztiak bete dira.
Publicidad
20 emakumek erabili dute, egoera ezberdinen inguruko orientabide juridiko pertsonalizatua izateko. Jaso duten zerbi-tzuaren balorazio «oso positiboa» egin dute denek. Hala adierazi dute udal arduradunek prentsa ohar baten bidez.
Gai eta esparru anitzak jorratu dituzte hitzorduetan: familia zuzenbidea (izateko bikotea edo ezkontzaren inguruko informazioa, gurasotasuna, banantzeak, hitzarmen arautzaileak); pentsioak; lan esparrua (lan kontratuak, jazarpen egoerak); indarkeria matxista (salaketa jartzeko zalantzen inguruan laguntza, emakumeen edo umeen eskubideen inguruko informazioa, egoera hauetan seme-alaben inguruan dituzten kezkak); edo atzerritartasun legea (nazionalitatea ateratzeko, banaketa prozesuei lotuta), besteak beste.
Zaintzaile bat kontratatu behar izanez gero zer eta nola egin behar den jakiteko, edo zaintza lanetan aritzen direnek euren eskubideen inguruan galdetzeko ere bertara jo dezakete. Berriki izan diren lege aldaketen aurrean informazio eguneratua izan dezaten.
Prebentzio neurri bezala eta emakumeek erabakiak modu kon-tzientean hartzeko eskaintzen du Udalak doako aholkularitza juridikoa: aurrez informazioa eskaini, aukera ezberdinak ezagutu, aztertu eta orientabidea eta babesa emateko.
Publicidad
Zerbitzu konfidentziala da eta feminismo gaietan adituak diren abokatu profesionalek ematen dute. Aurrez aurreko hitzorduak izaten dira, ordu betekoak, Altzibarko eskola zaharretako beheko solairuan (Agerrealde, 7).
Dagoeneko hasi dira udazkeneko txandak ematen. Astelehen arratsaldetan izango dira aurrerantzean, hilean behin, 16:00etatik 19:00etara. Hau da ezarritako egitaraua: irailak 19 (hitzordu bakarra gelditzen da libre), urriak 2, azaroak 18 eta abenduak 9
Publicidad
Hitzordua telefonoz hartu behar da, Udalaren Gizarte Zerbitzuetako zenbakira deituta (943 49 05 52).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.