Borrar

Oiartzun

Eremu publikoetan sanjuan sua egiteko baimena eskatu beharko da

E. V.

oiartzun.

Martes, 18 de junio 2024, 20:22

Udako solstizioa ospatzeko eremu publikoetan sua pizteko ezinbestekoa izango da udaletxean eskaera egitea. Tokiaren egokitasuna aztertu eta ingurumenaren, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatuko dela ziurtatuko du hartara Udalak.

Gaur izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan egin daiteke, eta eskatzailearen datu pertsonalak eta lekua zehaztu behar dira. Hala jakinarazi du Udalak prentsa-ohar baten bidez.

Segurtasun neurriak

Ohiko segurtasun neurriak errespetatu beharko dira. Ekainaren 16tik aurrera egin ahal izango dira sanjuan surako pilak eta ekainaren 23a, 20:00etatik aurrera piztu ahal izango dira.

Eremu publikoetan zein pribatuetan egiten diren suek honako baldintzak bete behar dituztela gogorarazi dute: pilatutako materialak ezin du hiru metro baino altuagoa izan; erregaiak material solidoa izango dira; sua eraikin, linea elektriko, instalazio edo objektu finko edo mugikorretik gutxienez hamabost metrora piztu behar da eta ezin da urbanizatutako lurraren gainean egin. Norberaren ardura izango da sua itzalita dagoela segurtatzea eta ingurua txukun uztea. Irizpide hauek betetzen direla ziurtatuko dute udaltzainek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eremu publikoetan sanjuan sua egiteko baimena eskatu beharko da