Oiartzun
Errenterian eraso matxista jasan zuen emakumeari babesa adierazi dio UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Errenterian eraso matxista jasan zuen emakumeari babesa adierazi dio UdalakOiartzungo Mugimendu Feministak Errenteriako eraso matxista salatu eta emakumeari elkartasuna adierazteko aurkeztutako mozioaren aldeko botoa eman zuten zinegotzi denek. Duela gutxi jakin da 2021. urtean indarkeria unitatean lan egiten zuen ertzain batek emakume bat erasotu zuela.
Mugimendu feministako kideek adierazi zuten ez dakitela isilpean igarotako hiru urteetan erasotutako emakumearekin zer gertatu den. «Ez dakigu laguntza jaso ote duen. Lehenik, bikotekideak eta, ondoren, ustez babestu behar zuenak erasotu zuten. Ez dakigu berriro ere instituzio publikoetan konfiantza izatera iritsi ote den».
Salatu zuten gertaera honek «berriro ere argi erakusten duela gorputz poliziala sistema heteropatriarkal, arrazista eta kapitalista babesteko» sortu dela. Horregatik, hiru eskaera egin zizkieten udal ordezkariei. Lehena, erasotutako emakumeari elkartasuna adieraztea eta horrelako kasuen aurrean dauden baliabideak emakumeari iritsi zaizkiola ziurtatzea. Bigarrena, Errenteriako Ertzaintzako komisaldegiari herriaren ezinegona helaraztea, eta indarkeria matxistagatik erasotuak izan diren emakumeekiko harrera eta arreta protokoloak berbegiratu, eguneratu eta hobetzeko eskaera egitea. Eta hirugarrena, Udalak indarkeria jasaten duten emakumeak behar bezala artatuak izan daitezen bermatzeko urratsak ematea, horretarako beharrezkoak diren zerbitzuen eta protokoloen bidez.
Aho batez onartu zuten mozioa. Bere taldearen aldeko botoa azaldu nahi izan zuen Janire Mitxelena EAJ-PNVko bozeramaileak. Bozkatu ziren hiru puntuak eta azalpenetan ematen ziren arrazoiak ez zirela koherenteak esan zuen. «Idatziko azalpenetako zati batzuekin ez gaude ados, gertakari bat ezin baita erabili erakunde oso bat epaitzeko. Dena den, bozkatuko diren hiru puntuekin ados gaudelako emango dugu aldeko botoa».
Altzibarko ALT-6 eremuan egiten ari diren 12 etxebizitza tasatuetarako zozketan parte har-tzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartu zuten. 232 herritarrek egin dute eskaera eta horietatik 135 onartu dituzte, baldintza guztiak betetzen dituztelako. 15 eguneko epea izango dute interesdunek alegazioak aurkezteko.
2025ean udalerriko jai eguna zein izango den ere zehaztu zuten. Abuztuaren 4a (astelehena) izango da datorren urtean Oiar-tzungo jaiegun ofiziala, Done Eztebe eguna (abuztuak 3) igandea izango baita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.